Julie Guravich Kanadan sortu zen, Saint John hirian, Atlantiko aldeko kostaldean.
15 urte zituenean hasi zen kantu lirikoaren eskolak jasotzen, eta Torontoko
kontserbatorioan amaitu zituen lehen ikasketa hauek. 17 eta 23 urte bitartean
antzezlari lanetan ibili zen eta protagonismo handiko paperak lortu zituen My
Fair Lady, West Side Story eta antzeko
musika ikuskizunetan. Aldi berean hainbat operatan abestu zuen Carmenena
egiten, eta bakarlaria izan zen Atlantic Symphony Choir orkestran. Urte batzuk
joan dira Galizian bizitzen jarri zenetik, kantari ibili ohi da jazz eta blues zirkuituetan
(Unión Costa Oeste Big band, Atlantic blues, Julie Guravich quartet…), eta
Baldo Martínez, Saraibas eta beste musikari batzuekin elkarlanean jarduten du.
2010. urtean proiektu berria aurkeztu zuen Víctor Aneiros Band taldearekin, Galizian
egindako Bluesaren adierazgarri gorenetakoarekin. Horren emaitza Back from the Blues diskoa