Lost Acapulco

Guztion jakina da Mexikon surf-rock eta rock instrumentalarekiko kultura
izugarria dagoela. Baina askok ez dakitena da laukote hau aitzindaria izan zela
kantu instrumentalez osatutako disko bat kaleratzen; eta estilo hau indartu eta
zabaltzeaz gain, genero honetan Mexikoko borroka maskarak ezagutzera ematearen
errudun ere badela. 

Materian
sartuta, batzutan surf-rock instrumentala estilo gisa hartzen dugu, baina
zenbait kasutan talde horiek ahotsa erabili gabe hutsune hori estaliko duen
beste espresabide asko aurkitzen dituzte irudimen eta abilidade handiz, hala
nola, beste musika estilo eta erritmoak; eta Acapulcoko talde hau horren
adibide argia da.
mp3

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com