Reunion Big Band

Reunion
Big Band Europako hainbat tokitatik etorritako eta Euskal Herriko Goi-Mailako
Musika Ikastegian (Musikene) ikasitako hogei bat musikari gaztek osatutako
jazzeko formazio handi bat da. Emanaldi arrakastatsuak eskaini zituzten 2014,
2015, 2016 eta 2017ko Heineken Jazzaldietan. Daramatzaten zazpi urteetan, swing
tradizionaletik hasi eta egungo jazzeko joera berrietara arteko errepertorioa
landu dute, musika latinoa eta funka ahaztu gabe.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com