Estreinaldiko disko
homonimoarekin aurkezten da aneika ara
hirukote bizkaitarra. Hamabi kantuz osatutako lana bildu dute, Argibel Euba baterian, Alex Lopez baxuan eta Zigor Iturbe gitarra eta ahotsean
direlarik. Estilo ezberdinak antzematen badira ere, bada abestiak lotzen dituen
hari bat. Eragin klasikoei agur esan gabe, erritmo eta progresio bereziekin
ausartu dira, “laberintoa” edo “zaldien posta” kantuetan kasu. Batzuetan
intimistago, besteetan gordinago. Biluziari ere ez diote ezetzik esan. Lan hau
hiru minutu eta erdiko rock instrumentalak irekitzen badu ere, badira pop-erako
tarteak “kanta urdina”-n. Folkari keinu bat egiten dion azken kantuak, ateak
erdi irekita uzten ditu zipriztin psikodelikoetan.