Bi taldeon sorreran
eta garapenean Jesus Sudupe Patta-k (ahotsa
eta gitarra) eta Luciano Martin Luka-k
(baxua) parte hartu zuten. Ia 25 urte geroago, 2010. urtean, Patta eta Luka berriz
elkartu ziren eszenatoki batean, beste
zenbait kidez lagundurik, Dirección Obligatoriaren kantu zaharrak berriz
jotzeko, baita Pattak urte hauetan euskaraz sorturiko abesti berriak aurkezteko
ere. Itzulera hark jarraipena izan du eta urrats bat aurrerago emanez, gaur taldea
Iker Arrazola –bateria-, Itziar Beitia (teklatuak) eta Iñigo Aranbarriren
(tronpa) ekarpenekin osatzen da. Horren emaitza da Patta eta Sendaezinak, beste katebegi bat Urola bailarako
pop-rockaren tradizioan.