RED, HOT & BLUE

10 

Agortuta

Euskal Herrian badira standarrak jotzen duten edo bluesaren baliabideak eta eraginak baliatzen dituzten taldeak, baina jazzarekin gertatzen den bezala, gutxi dira generoaren sustraiak proiektu pertsonal baten oinarri gisa bere egiten duten interpreteak. 2004. urtea zen TravellinBrothers bilbotarrak bluesaren lurraldean barneratu zirenean. Aitor (gitarra) eta Eneko Cañibano (baxua) anaiak eta Jon Kareaga “Bear” lehengusuak, ahotsak (dena familian geratzen baita), aurreko “Taladrina” rock proiektuan urrats bat aurrera egiteko erabakia hartu zuten. Horretarako beste bi lagun bildu ziren taldera, Isi Redondo bateria jotzailea eta Ander Unzaga tekla jotzailea, blues hotsen eta estetikaren aurrean agertzen zuten irrika gero eta biziagoari eszenategian leku egiteko xedean.
Anaia bidaiariak berriro jarri dira martxan eta abian dute bere ibilbideko hirugarren diskoa.

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2009/06/02
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Agortuta
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com