STAY BLUES : Donostiako blues jotzaileak

septiembre 5, 2002


Musika beltzaren bederatzi estandar bildu ditu Stay Bluesek lehen lan honetan. Errepertorioak ez du orbanik (T. Bone Walker, Roebuck Staples, W.C. Handy…), kantuok aurretik bere egin dituzten artisten izenei begiratzea besterik ez dago: Ella Fitzgerald, The Beatles, Peggy Lee, Little Richard, BB King, Cannonball Adderley, Diana Krall edota Madeleine Peyroux, batzuk aipatzearren.
Stay Blues, bluesaren izpiritu indargarriari atxikitzen zaio irmo eta adoretsu, eta garaian garaiko joeren gainetik belaunaldiz belaunaldi bizirik irauteko gai izan den musika sakon eta zirraragarri honetara gerturatzeko, ezagutzeko eta gozatzeko gonbitea egiten digu.


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

More Posts

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com