HIBAI

Bi hamarkada daroatza Hibaik musikaren esparruko proiektu ezberdinetan lanean, bai Aitor anaiarekin (El_Txef_A), bai bakarkako lanetan edo taldean: pedagogo, konpositore, interprete, kazetari, ikertzaile, ekoizle, moldatzaile… Eta oraingoan, denak batera. Berak hartu ditu ardura guztiak proiektu honetan.

Gaur egungo musikaren egoeraren inguruko hausnarketa bat proposatuz, etiketa guztietatik kanpo edo etiketa guztien jabe den lana aurkezten digu. Bertan, musika
estilo guztientzako gune ireki bat sortzen saiatu da.

Ez da askolakoa HIBAI taldea. Bakarlariaren lanean oinarriturik, eta Hibai bera ardatz hartuz, musikarien kolektibo baten fruitua dugu HIBAI, Euskal Herriko
zein estatu mailan eremu ezberdinetan ari diren goi-mailako musikariz osatua da, eta aniztasuna du emaitza: klasikoa, folka, jazza popa, rocka estiloetan eskarmentu
handikoak dira denak. Beharrizan estetikoen arabera, batzuen edo besteen aportazioak jaso dituzte abestiek.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com