Xabier Badiola eta Iñaki Larrañaga elkarlanean

Iturria: Eta kitto

Eguna: 24/05/2024

Ekainerako eskuragarri izango da Xabier Badiola musikari eta kantari eibartarraren LP biniloa, Gaztelupeko Hotsak-en eskutik. Diskoetxetik diotenez, “disko apart honen doinuetan aurkitzen duguna Xabierren ahots eta gitarra dira soilik, tarteka Regina Luisa Zi- garanen ahots pintzelkada sotilen laguntza bakarraz. Nahiko eta sobera disko txundigarria izan daitekeen bilduma hau osatu ahal izateko. Hitz larriak erabiltzera bultzatzen gaitu Badiolak, aho bete hortz utzi baikaitu gaitu bere estreinako disko honek. Folk vintagea, bai”.
Bestalde, LParen azalean Iñaki Larrañaga Eibarko artista beteranoak egindako marrazki bat dago, “garai eta belaunaldi ezberdinen arteko harremanaren adierazle modura”.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com