Galdemoduen Trilogia

10 

Hirugarren lan honetan, nolabait
hastapenetara itzuli da Mugaldekoak. Alde batetik, jatorrizko hirukote formatua
berreskuratu du —Begiak lekuko-n
Mattin Sorzabalbere baxu jolea batu zen taldera—, baina inoiz baino laguntza
handiagoa izan du grabazio estudioan. Oinarri erritmikoa osatzeko Xavi Perez
‘Bull’ baxu jolea (Inadaptats taldeko kidea) eta Ander Barrenetxea bateria
jolea (Morau eta Agotak, Juan Mari Beltran) izan ditu lagun, eta hainbat
kolaboratzailek kolorea eman diete abestiei: Morau, Petti eta Idoia Gillenea
ahotsetan aritu dira, Kotte Berrueta akordeoiarekin, Begoña Rudi pianoan…

Doinu gehienak
berriz, Raul Garcia multiinstrumentistak eta Beñardo Goietxe abeslari bikainak sortu
dituzte, eta sustraidun musikaren inbentario moduko bat osatu dutela esan
liteke, taldearen hastapenetatik Mugaldekoekin erabat identifikagarria den
folk-rock ildoari (Bizitzeko inbentarioa,
Etsaia) beste hainbat giro gehitu baitizkiote.
Bertan aurkitu daitezke Tom Waitsen giro uherrak (Hurrup!), Pascal Comeladeren jostailuzko bihurrikeriak (Nire balentriak ez bezala), folk
ingelesa (Bi kopa), rockabilly
peto-petoa (Onddo bila), tex mex
baladak (Orabideko errekako balada),
Mississippiko bluesa (Emazteki langilea)
edota mugaldeko atmosferadun spoken word-a
(Astro-H).

Gai eta estilo
aniztasun horrekin batera, nabarmena da konposizioak borobilagoak direla eta
taldeak arreta eta zaintza berezia jarri duela moldaketetan. Horrek guztiak
egiten du Galdemoduen trilogia izatea
Mugaldekoen orain arteko lanik sendoena.

 

Tipo de disco: CD
Fecha de publicación: 2017/10/20
Discos del mismo artista
Agotado
Añadir al carrito
Añadir al carrito
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com