Playa del Alma

10 

» Teknikak berez ez du
musika-produktu bat bermatzen, baina orduak eta orduak eskatzen dituen
baldintza hau ezinbestekoa da, aurretiazko bermea, musikariaren
sormenari ateak irekitzeko. Rafak ondo asko erakusten digu bikain
menderatzen dituela pianoa eta honek eskaintzen dituen xehetasunak eta
aukerak, hatz-higidura azkarrari esker pianori soinu guztiak ateratzeko
gai baita, eta agerian uzten du, era berean, ondo asko menderatzen duela
inprobisazioaren mintzaira. Ezinbesteko trebetasun honetaz haratago,
pianoa jotzeko Rafaren modua urteen joanean nabarmen hobetu dela esan
behar dugu, helduagoa da, lasaiagoa, sentiberagoa eta lirikoagoa.
Gehiegikeriarik eta nabarmenkeriarik gabeko erakustaldi teknikoa da
emaitza, hizki larriz idatzitako Musikaren zerbitzura dagoena bera.

Javier Mayorrek eta Juanma Urrizak
osatzen dute hirukotea, piano jotzailearen ideiei erritmo-oinarri malgua
eskaintzen baitiote eta disko honetan topatzen ditugun
estilo-proposamen anitzari bikain egokitzen baitzaizkio. Baina ez diote
uko egiten pianoz osaturiko hirukotearen ikusmolde modernoari eta
irekiari, erantzun kontrapuntistikoa presente baitago, partekatutako
protagonismo tarteekin, aldeen ezin uko eginezko bakartasunarekin
eratzen den osotasun baten eten gabeko bilaketan. Haize instrumentuen
ekarriekin osatzen da funtsezko oinarria, kolorea ematen diote lanari,
eta agerian uzten dute aitzindariaren anbizioa bestelako
soinu-elementuak aintzat hartu eta haiekin lan egiten duenean.

Interpretatzeko trebetasuna nahikoa
ez balitz, Rafa Santanak agerian uzten ditu grabazio honetan
konposatzeko duen gaitasuna, bestelako formatuekin lan egiteko eta
sortzeko duen ahalmena, itxuraz errazak bai baina askoz ere
konplexuagoak diren pintzelkada harmoniatsuekin aberasten diren ildo
melodikoak konposatzeko sentiberatasuna eta, azken batean, edertasun
estetiko handiko soinu-profilak aberasten dituzten erritmo-proposamen
anitzak egiteko esku bikaina.»

Tipo de disco: CD
Fecha de publicación: 2013/05/25
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com