Surfin Tenochtitlan (LP)

Los Coronas taldearen historiak Madrilen du hasiera, 90. urteen hastapenean, une hartako musika ildo nagusietatik at, taldea sortu zenetik izan baitzaio leial estilo eta jarrera jakin bati. Surf kutsuko musika egiten aurreneko talde espainola da, ondo koipeztatutako tresnekin rock’n’roll egiteko makina bikaina.
Hasierako hirukoteari Javi Vacas baxu jotzailea (La Vacaazul, Deluxe, Tres Hombres) eta Oscar Ibarra tronpeta jotzailea (Marlango) batu zitzaizkien. Horiekin batera Fernando Pardo gitarra jotzaileak (Sex Museum), David Krahe gitarra jotzaileak (No Wonder) eta Roberto Loza bateria jotzaileak (Sex Museum) osatzen dute Los Coronas taldea. 2006an, Mexikoko lurretan barna aurkezpen-bira arrakastatsuarekin batera, Surfin Tenochtitlan diskoa aurkeztu zuten. Taldearen ibilbidearen abesti onenak biltzen ditu lan honek, hamabost urteotan erakutsi duen gaitasun eta gustu onaren erakusgarri.

Tipo de disco: LP
Discos del mismo artista
Añadir al carrito
Agotado
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com