14. Zizurkil Blues Gaua

8 otsaila, 2016

22:30   PASUS
taberna

Txus
blues & Jose Bluesfingers

(Bluesa & umorea 
/  Katalunia)

Bartzelonako musikariek, hainbat taldetan urte batzuk
eman ostean bikotea osatzeko erabakia hartu zuten bluesa ikus-entzule orori
hurbiltzeko xedearekin. Horrela,
beste hizkuntzen artean gazteleraz abesten dute, instrumentazio xumearekin eta
letra arinekin, Bluesa ez baita soilik negarra.

Eurek
sortutako gaiek, Bluesaren gai klasikoen egokitzapenek eta, klasikoak ez izan
arren, bluesaren moldera betiere umore onez interpretatutako beste batzuek,
osatzen dute bikotearen errepertorioa.

Oinarrizko azpiegiturarekin (gitarra, aho-soinua
eta ahotsa) eta 2001ean bat-batean azaldu ziren arte deus ez genekien haien
inguruan. Bluesetik abiatuta era guztietako eraginek blaitutako errepertorioa
erakusten digute.

TXUS BLUES   90. urteen hasieratik ari da “serioski”
jotzen, eta Bartzelonako hainbat taldetako kide izan da, besteak beste, Impàs,
La Nau Blues Band, Barri Gòtic, Els Bourbons eta Sweet Little Band
taldeetakoa. 

Urteak
dira blues esparruko aho-soinu eskolak ematen dituela, eta besteak beste,  Little Jordi (On Time i Cotton Roots), Lluís
Souto (The King Revelers)eta Freddy García (The Messin’ Kids) bezalako musikari
handiak izan ditu ikasle.  Marrazkilaria
da gainera. Txus Blues & Jose Bluefingersen diskoen azalen egilea da.

JOSE BLUEFINGER.  Oso
gazterik hasi zen gitarra jotzen, eta laster geratu zen garaiko rock gitarra
jotzaileek liluratuta, nahiz eta ez zen haien mailara iritsiko. Hainbat
taldetako kide izan zen eta 30 urte bete baino lehen batek esan zion Bluesa
jotzeko hiru akorde baizik ez zituela ezagutu behar. Bere egingo zuen estiloa
izango zela erabaki zuen!  eta Bluesaren
esparruan ikertzen hasi zen. Rockaren munduan egin zituen aurreneko urratsak,
baina badira hamar urtetik gora soilik Bluesari emana dela. Honako talde
hauetako partaidea izan da: Fas Tard, Sweet Little & Midnight Laters, Harmonica
Zumel Blues Band, Predicador Ramirez, La Incombustible…

 

11:45     ATXULONDO
taberna

Julian Maeso Blues Trio

 (Blues- Soul-Funky  / 
Madrid)

Hammond
organoaren maisua da Julian Maeso. “One Way Ticket To Saturn” deitzen da bere azken lana. Ibilbide luzeko
musikaria da.  Musika beltza  barneratuta izanik,  handik abiatuta 70eko hamarkadako blues
musikara hurbiltzen da. Kantu berrietan blues-rock, country, funk eta jazz
doinuak entzun ditzakegu. Traffic, Leon Rusell, The Faces, Derek & the
Dominoes eta Delaney & Bonnie, Humble Pie, Black Crowes edota Tedeschi
& Trucks moduko taldeen musika maite duenak ikusi beharreko kontzertua.

01:00  EGARRI taberna.

Dixie Town

(Blues-Rock 
/  Galiza)

Hirurogeita
hamargarren urteetako soinua ateratzen duen taldea da Dixie Town, hard
blues eta musika psikodelikoa egiten du. Vigon (Galizia) sortu zen 2007an, eta  zuzeneko
gordina egiten dute , handia; edo “lodia
eta hantustetsua”
eurek dioten moduan.

Ingelesez mintzo da musikari hirukote hau, musika
amerikarren gustura adierazteko modua du, oso bluesy.

Taldean eragin handiena izan duten artistak? Bluesman klasikoez gainera, Grand Funk Railroad, Blue Cheer, Freddy King,
Johnny Winter
, Cream,
Rory Gallagher, Jimmi
Hendrix, Ten Years After
eta beste proposamen
sendo batzuk.

Estudioko
lau disko eta zuzeneko bikoitza kaleratu ondoren,  Hendrik Röver (Los Del Tonos) musikariarekin
grabatutako lan berria aurkeztuko dute, ongien egiten dakitenaren –zuzenekoetan jo,
alegia–  erakusgarri.   Laukote indartsua
taula gainean.

 

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com