20. Zizurkil Blues

22 urtarrila, 2023

otsailak 04 febrero

 

Johnny Bigstone& Sweet Marta

 

Johnny Big
Stonek eta Sweet Martak blues amerikar musika tradizionaleko bikote akustikoa
osatzen dute. XIX. mendearen amaierara eramaten gaituzte, eta esklabo
afroamerikarren abestiak aurkeztuz, beraien izaera malenkoniatsuagatik
bereizten direnak, arazo sozial eta pertsonalei buruzko letrekin.

Blues klasikoko bikote akustikoa dugu, generoaren maisu
handien bertsioak egiten dituzte Bartzelonako bi musikari katalan hauek: Johnny
Big Stone
(Johnny Pedraza, ahotsa eta gitarra), T-Bone Walker eta West
Coast estiloaren eragina duen instrumentista trebea, eta Sweet Marta (Marta Suñé, ahotsa eta harmonika) harmonizista handia,
Junior Wells bezalako bluesmanen teknikaren jarraitzailea. Delta blues,
Piedmont blues eta Old Time countrya bezalako estilo ezberdinetako erritmo eta
doinuez blai daude bere abestiak.

——————————————

Itziar Yagüe Blues 4et

“Hamar edo hamabi urtez Madrilgo
lokalen zirkuituan ibili naiz, beti musika afroamerikarrari lotua. Niretzat,
soula, funka, jazza ez dira konpartimentu itxiak, denek dute bluesa jatorri.
Nire musikari laren une batean, konposizio propioak idazteko gogoak aginduta,
horixe sortu zen, blues femenino klasikoa. Letrek garrantzi handia dute, une
honetan bluesa abesten duen emakume gisa daukadan posizioa islatzen dutelako”.
(Itziar Yagüe)

…….

Blues, rock &
blues, soul eta gospel ikuskizunak ekarriko ditu Zizurkilera Itziar Yagüe
blueswoman gasteiztarrak. Dagoeneko estatuko eremu handi batean ibilia da,
jaialdi eta areto ospetsuetan, eta arrakasta handia jaso du publiko eta
kritikaren aldetik.

Genero horietan
estatuko ahots garrantzitsuenen artean kokatu zuen bere lehen EP goraipatuaren
ondoren, (Delicious, (2020), artista honek 
bigarren diskoko kantu berriak aurkeztuko ditu orain,  Girl like me (2023), luxuzko banda batez
inguratua: Dani Dominguez baterian, Fran Serrano kontrabaxuan eta Paul San
Martin pianoan. Madrilgo Estudio Uno ospetsuan grabatua da.

Disko berri
honetan nabarmenak ditugu Greg Izor texastar musikariaren ekoizpen bikaina eta
taldearen izugarria nabarmentzen dira, biak ala biak Victoria Spivey, Bessie
Smith, Alberta Hunter edo Dinah Washington bezalako artista ospetsuen
oinordekoa den Itziar Yagüeren jaiduraren eta talentuaren  zerbitzura emanak. Ahotsaren bereziak eta
oholtzako portaeraren bere-bereak 
hunkigarrizko ikus-entzunezkoa osatzen dute, eta arrasto sakona uzten.

“Itziar Yagüeren zuzenekoa ikuskizun
bikaina da. Bere ahots zoragarriari antzerkiaren eta musikaltasunaren ezagutza
gehitzen zaio jokalekuan, gozamena, dibertsioa eta dantza bermatuz. Bere
klasearen eta estiloaren erakusketa honi musikari handien talde bat gehitzen
badiogu, ziurtatua dago gauaren ederra”.
(Alejandro Sanz Fraile, A Kind of Light)

“Itziarren handitasun musikala nabarmenago
egiten du taldearen elkarketa zehatzak”.

(Miguel López, Dirty Rock Magazine)

Guztiz gomendagarria zuzeneko hau:
benetakoa, zirraragarria eta eramailea; sentimena, indarra eta feelinga ibaika.
(Alberto Ruiz,
Ruta 66)

Adrián Costa

Dantzarako egin
zituzten Adrian Costaren zapatak.
Milaka kilometro zapalduak dira bluesa eta musika afroamerikarra eskainiz.

 Compostelan jaiotako abeslari eta gitarrista
(1979), penintsulako bluesaren ordezkari baloratuenetako bat dugu Adrian Costa.
Jaioterrian hasi zen 13 urte zituela, The Red Blues Band taldearekin. Madrilera
joan zen bizitzera 1999an, Marcos Coll harmonizistarekin batera Tonky Blues
Band taldeko kide izateko. Talde horrekin mailarik goreneko artistekin
kolaboratzeko aukera izan zuen: Buddy Miles (Jimi Hendrix Band of Gypsys) eta
Mick Taylor (The Rolling Stones).   Urte
batzuk geroago, Marcosek eta Adrianek talde berri bat sortzea erabaki zuten,
Los Reyes del K.O. izenekoa.

Berlinen egonaldi
luzea egin ondoren, San Frantziskoko badiara jo zuen Adrianek. Bertan, Adrian
Costa Blues Persuasion banda osatu eta lan egiten hasi zen Billy Boy Arnold,
Jackie Payne, Kenny «Blues Boss» Wayne, Mark Hummel, Chris Burns eta Earl
Thomas artistekin kolaboratuz. Blues, Funk eta Soul dira musikari honen
ezaugarri bereizgarrienetako nagusiak, baina bere latindar sustraiak eransteari
uko egin gabe.

Bere zuzenekoetan
zein bere abestietan, gitarra sutsu batekin eta soulez beteriko ahots batekin,
New Orleanseko kale-musikarienganako eta amerikar musikako pertsonaia
handienganako darion  miresmena antzematen
da (Fats Domino, Lowell Fulson edo Johnny Guitar Watson).

Beti
irribarretsu, erabateko artista kezkatua, zuzeneko suntsitzailea eta blues
eklektikoaren tradizio distiratsuenaren oinordekoa, konplexurik gabea, mila
kutsu, lurrin eta eraginetakoa Adrian Costa. 
Merezi du dantzarako zapatak janztea.

————————————–

Julián Maeso

Hammond organoaren maisua da Julian Maeso. Ibilbide luzeko musikaria, azken urteetan ospe handia
lortutakoa. Bere errepertorioan
agerian geratzen da egilearen musika ezagutza entziklopedikoa. Musika beltza  barneratuta izanik,  handik
abiatuta 70eko hamarkadako blues musikara hurbiltzen da. Kantuetan blues-rock,
country, funk eta jazz doinuak entzun ditzakegu, betiere bere ahots sendoa nabarmentzen delarik. Halaber, Traffic, Leon Rusell, The Faces, Derek & the
Dominoes eta Delaney & Bonnie, Humble Pie, Black Crowes edota Tedeschi
& Trucks moduko taldeen musika maite dutenentzat.

Espainiar musika
agertokietan zaildua da The Blackbirds, The Sunday Drivers, Speaklow, The Sweet
Vandals eta Aurora & The Betrayers bezalako taldeekin, eta musikari gisa
M-Clan eta Quique Gonzálezek eskainitako biretan ibilia da. Eta zaildua da
baita nazioarteko agertokietan ere, besteak beste Ken Stringfellow eta Taylor
McFerrin artistekin eta The New Master Sounds taldearekin jotzeaz gain, Jakob
Dylan, Paul Weller, The James Taylor Quartet, Lee Fields & The Sugarman 3,
Osaka Monaurail, Maceo Parker eta Neneh Cherry bezalako artisten emanaldietan
jardun izan baitu sarrera gisa. Julián Maeso beti egon da artista handiek
inguratuta, beti zuzeneko emanaldi gogoangarriak eskaintzeko xedearekin.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com