7. BLUES HOTSAK martxan

6 azaroa, 2025

Azaroaren 16tik 23ra Soraluzen (Gipuzkoa)  Blues Hotsak  jaialdia izango da. Zazpigarren urtea da hau jarraian antolatzen dena eta herriko toki desberdinetan egongo dira ekitaldiak. Ohikoa den bezala bluesa eta musika beltzari eskainitako egunak. Horrela, literatur solasaldia, trikuharrietara bisita, filmaren proiekzioaren ondoren INA FORSMAN abeslari finlandiarrak bere ohiko taldearekin irekiko ditu asteburuko kontzertu sorta. Euskal Herritik ANARI eta MISSISSIPPI QUEEN, CARMEN PARIS zaragozarra pianoa lagun, MARIA CARBONELL valentziarraren taldea, SUSAN SANTOS gitarra jotzaile indartsua eta beste.

Hainbat musika proiekturen sorlekua den Gipuzkoa sakoneko herri post-industriala. Punk, rock, jazz, blues eta bestelako kontzertuak antolatzen hasi ziren 80ko hamarkadan. Zirkuituak eta zikloak ere egin dira bailarako hainbat herritan, batez ere musika beltzekoak: Debajazz jaialdia, Ibetondoko jazz jaialdia, Blues zirkuitua… Dagoeneko 30 urte bete ditu  musika horietan espezializatutako diskoetxeak Soraluzen. Horrek guztiak BLUES HOTSAK jaialdia sortzen lagundu zuen. Azaroan –baita urtean zehar erezazpigarren edizioa ospatuko dugu zinema, literatura eta musika ugari tartekatzen direla.

Astean zehar egingo diren beste jarduera batzuez gain (trikuharriak bisitatzea, literatur solasaldia, film emanaldia, pintxo-dastatzea, argazki rallya edo harmonika ikastaroak), programazioak formatu handiko eta txikiko kontzertuak eskainiko ditu 3 egunez herriko hainbat agertokitan.

www.blueshotsak.eus

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com