7SOIS 7LUAS jaialdia Deban

23 abuztua, 2008


7 Sois 7 Luas Italian sortua eta 1999. urtetik Europa eta Afrikako beste herrialde batzutara zabaldu den jaialdia da. Aniztasuna erakutsi eta herri desberdinetako adierazpen kulturalak zabaltzea da bere asmoa. Jaialdi honen partaidetza herrietatik bideratzen da, eta partaide guztien artean Sare kulturala osatu da, bertan dauden disziplina desberdinetako artisten lanak erakutsi eta elkar-trukatzeko. Estatuen gainetik.

Sete Sóis eta Sete Luas Jose Saramago idazlearen obratik hartutako sinboloak dira. Idazle portugaldarra eta Dario Fo antzerkigile italiarra dira jaialdi honen ohorezko partaide fundatzaileak.
DEBA Alameda
EGITARAUA :
Irailak 5, ostirala
AKIM EL SIKAMEYA (Aljeria)

Irailak 6, larunbata
OSTOLAZA ETA PUJANA (Euskal Herria)
+
7 SOIS ORKESTRA (Mediterraneo)
Margarida Guerreiro (Portugal) fado kantaria, Jamal Ouassini (Maroko) biolin jotzailea, Eyal Sela (Israël) klarinetista eta flautajotzailea, Miguel Angel Ramos (Andalousie) gitarrista, Mario Rivera (Sicile) baxu jolea eta Massimo Cusato (Calabre) perkusio jolea, Stefano Saletti multi-instrumentistaren zuzendaritzapean.

Asteari amaiera emateko igandean izango dira beste ekimen batzuk ere (Ikus agenda).


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com