Alex Caporuscio : Rhythm ‘n’ Bluesaren zapalgailu

26 maiatza, 2010

Musikari bikaina, hatz-higidura harrigarriarekin, gitarra besoaren luzapena, gorputzaren atala, balitz bezala erabiltzen du. Musikaren malabarista petoa, harena, batzuetan, erakuskeria hutsa dela pentsa liteke, birtuositate edukirik gabea, baina sentsazio hori berehalakoan baztertzen da jotzen duen guztiaren aurrean ipintzen duen gogoa eta bizitasuna ikusirik. Musikari aparta, bistakoa da. Eta horri guztiari sekzio erritmiko erabatekoa, eragin handikoa, gehitzen bazaio, bikain koipetutako makina baino egiazko gurdi blindatu bihurtzen da talde hau, Rhythm ‘n’ Bluesaren zapalgailu.

Gaur egun Javi Vacas baxu jotzaileak (erritmo-oinarria) eta Antonio Álvarez “Pax” bateria jotzaileak (Biak ala biak La Vacazul, Reyes del KO, Tresmil Hombres taldeetako kideak) osatzen dute hirukotea.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com