ANAUT eta zakur berdea
Alberto Anaut madrildarrak talentu handia du abeslari, kitarjole eta soul konpositore gisa. Erritmoa, musika, arima eta huts egitekoa ez den zuzenekoaren jabe da. Lehen diskoarekin eman zen ezagutzera kalitate bikainekoa zela kantu propioez eta Ray Charles handiari egindako omenaldi bikainaz. Soula, rhythm and bluesa eta akustikoa zein elektrikoa konbinazio zuhurra batzen zuelarik.
ANAUT proiektua 2013an sortu zen Amsterdamen (Herbehereak), Alberto Conservatorium van Amsterdamen estudioetan ikasten hari zela. Urte horretan argitaratu zuen lehen diskoa, “140”, mikro mezenasgoaren bultzadaz.
Diskoaren izenburuak argitalpena posible egin zuten pertsonen kopurua aipatzen du. Madrilgo Caracol Aretoan aurkeztu zuten. Sarrerak agortu eta hurrengo bi urteetan penintsulan zehar ibili ziren. Ondoren, zazpi hazbeteko single bat atera zuten, Temarik ezagunena “When your days grow long” izan zuten, 1,6 milioi bisita baino gehiago Spotifyn. B aldean “Black is black” kantuaren bertsio bat, Espainian Los Bravos taldeak ezagun egin zuena. Bere bigarren LPak, “Time goes on” (2016), honako sariak jaso zituen: Pop Eye saria Musika Beltzeko Artista Onenari.
MIN saria Munduko Musiken Disko Onenari.
Franklin saria Enlace Funk aldizkarian gizonezko abeslari onenari Alberto Anautentzat.
Girando por Salas programan parte hartu zuten, hurrengo bi urteetan iraungo zuen bira luze batekin. LP honetan Antonio Serrano harmonizistak eta New Orleansen bizi den Jon Cleary abeslari eta instrumentist anitzak parte hartu zuten.
Hirugarren LPa, “Hello There” izenekoa, 2018an iritsi zen. Madrilgo Barceló Antzokian aurkeztu zen eta Espainiako bira hurrengo hiru urtetan zehar luzatu zen. Banda Artistas en Ruta AIE programarako hautatu zuten.
ANAUT soula da, funk zipriztinak ere baditu rhythm & blues klasikoa eta amerikarra oinarri hartuta, denek ahots propioa gehitzen diotela. Musika beltzaren eragin guztiak, Iruñeko eta Amsterdamgo kontserbatorioetan elkar ezagutu zuten musikari batzuen galbahetik pasata.
2025ean laugarren LPa argitaratu zuen, “PERRO VERDE”. Bandaren gaztelaniazko aroa dakarkiona. Taldearen soinu zigiluak bistatik galdu gabe pop-rock lurraldeetan sartzen dira Sting, John Mayer, Beck eta horrelakoak gogora ekarriz.
Alberto Anaut, gitarra eta ahotsa
Gabri Casanova, teklak eta programazioak
Javi Skunk, bateria
Albisteak