ANTONIO SERRANO eta FEDERICO LECHNER
Antonio Serrano Madrilen sortu zen 1974. urtean. Aitarekin hasi zen musika ikasketak egiten eta gero bere kabuz jarraitu zuen. Louis Armstrong eta Toots Thielemans musikariei entzun eta gero, Jazz generoan murgiltzeko erabakia hartu zuen. Orduz geroztik bakarlari, saioko musikari eta sideman gisa jardun du etenik gabe. Bere ibilbidean zehar besteak beste Paco de Lucía, Larry Adler, Lou Bennett, Luis Salinas, Chano Domínguez, Jorge Pardo, Perico Sambeat eta Javier Colina musikariekin batera jo du. Era berean Flamencoan handiak direnekin grabatu du, esate baterako, Vicente Amigo, Tomatito, Carles Benavent, Jorge Pardo, Raimundo eta Diego Amador, Montse Cortés eta beste batzuekin. Eta ezin konta ahala lan partekatu egin ditu Estatuko Pop Rock generoetako artistekin. Besteak beste, Pedro Guerra, Joaquín Sabina, Victor Manuel, Miguel Rios, Ana Belen, Armando Manzanero, Rosario Flores, Lolita Flores eta Café Quijano bakarlari eta taldeekin grabatu du.
Bere bakarkako ibilbidean lau disko grabatu ditu. Lehenengoa (Más que Dos) duoa eginez Mario Torres soinujolearekin. Bigarren diskoa (En el Central) Joshua Edelman hirukotearekin grabatu zuen, hirugarrena (Corazón al Sur) José Reinoso, Horacio Fumero eta Oscar Giunta musikariekin grabatu zuen New Mood Jazz-entzat, eta azkenekoa (Sesión Continua) Federico Lechnerrekin grabatu du Nuevos Medios-entzat; azken honetan filmetako musika interpretatzen dute.
Federico Lechner. 1974an sortu zen Buenos Airesen. Hiru urte zituenean hasi zen musika ikasten. 1984. urtean Espainiara joan zen.
Jazz generoan egindako lehen urratsetan pianoa ikasi zuen Horacio Icastorekin, harmonika Rafael Reinarekin, eta belarri hezkuntza Hebe Onestirekin. Geroago, eskolak jaso zituen Fred Hersch, Bruce Barth eta Eliane Eliasekin.
Jazz munduaren barruan Sonny Fortune, Jerry González, Christian Howes, Jorge Pardo, Bob Sands, Ximo Tébar, Miguel Ángel Chastang, Concha Buika eta beste askorekin jo du.
Musika komertzialaren esparruan, berriz, elkarlanean jardun du Miguel Ríos, Los Toreros Muertos, Javier Krahe, Ismael Serrano, Pablo Carbonell, Ariel Rot, Sergio Makaroff, Andy Chango eta beste batzuekin, pianoa edo teklak jotzen, konponketak egiten, ekoizle artistikoarenak egiten edo musika tresna ugari jotzen.
Dagoeneko bost disko ditu argitaraturik: A Primera Vista (2003ko musika sarietan finalera heldu zen lan hau, jazz album onena), Jerry Gonzalezekin batera (Ingo Música); Jazz on Sale eta Klazyc hirukotea osatuz Christian Howes biolin jotzailearekin eta Pablo Martín kontrabaxu jotzailearekin (Ingo Música Espainian, Khaeon Records AEBetan); Esbaesbabaesbababasbabababaesbababababagui aitzindari gisa eta bere konposizioak interpretatuz (Ingo Música); eta Sesión Continua, duoa osatuz Antonio Serranorekin (Nuevos Medios).
Bestalde irakasle lanak egiten ditu eta inprobisazio eskolak ematen ditu Espainian, Estatu Batuetan eta Belgikan.