AREAN : aurtengo bigarrena : HIGAKORRA

20 azaroa, 2005


Borja Estankonak (gitarra eta ahotsa), Koldo de Miguelek (bateria) eta Iñaki Garridok (baxua) osatzen dute Arean taldea. Musikak elkartu zituen orain dela zortzi urte, eta ordutik hona hainbat egitasmotan ibili dira elkarrekin.
Iniezione izena zutela hasi ziren, orain dela urte batzuk, Arratia eta Hego Uribe Bizkaiko eskualdeetako hiru musikariak. Garai hartan ezarri zituzten gaurko Arean taldearen oinarriak. Iniezione zirenean, musika instrumentala soilik egiten zuten. Orain, berriz, kantu guztiek dute hitza. Testoetatik Borja arduratzen da eta musika denon artean osatzen dute.
Aurreko diskoa Gasteizko Sonora estudioan grabatu bazuten, oraingoan Tolosara joan dira eta bertako Bonberenean grabatu dituzte kantu berriak Karlos Osinaga, Lisabo taldeko partaide eta teknikariarekin.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com