ARIMA BELTZA taldeak“Mundurako ateak” lan berria urrian kaleratuko du

2 urria, 2005


Formazioan aldaketak izan dira, Lander Trinidad gitarjoleak taldea utzi baitu. Haren lekukoa Patxi Zabaleta aspaldiko lagun eta herrikideak hartu du eta diskoan bera izan da Aitor Badiolarekin batera gitarrak grabatzeaz arduratu dena. Hala eta guztiz ere, ia disko osoaren erditze prozesuan parte hartu duen Trini lan berriko kanta batean entzun ahal izango dugu, “Bizitzaren trapezista” abestian, hain zuzen ere. Aurreko lanetan bezala Jon Gurrutxaga izan da ahotsaz eta bateriaz arduratu dena. Emanaldietan, ordea, Elur Arrietak jarraituko du partxeen atzean, Gurrutxaga ahotsean zentratuz. Dena den, Arrietak ere hartu du parte “Mundurako ateak”-en, “Uso txuria” kantako bateria rock&rolleroaz arduratu da bera. Lan berrian kolaborazio bakarra izan dute elgoibartarrek: Natxo Liberty ekoizlea “Bizitzaren trapezista” kantako gitarra soloaz arduratu da.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com