ARIMA BELTZAREN AGURRA bi kontzerturekin
12 abendua, 2006
Taldekideen esanetan, emanaldietan giro aparta badute ere, proiektu berri bat prestatzeak dakarren lanari aurre egiteko baldintza egokirik ez izateak bultzatu du erabakia. Mundurako ateak azken lanarekin oso pozik gelditu ziren eta azken urtea asko disfrutatu dutela ere onartzen dute. Baina taldea desegiteko momentua heldu dela erabaki du Elgoibarko seikoteak. Bidean lagun izan dituztenei eta zale guztiei ere eskerrik beroenak eman nahi dizkie taldeak. Arima Beltza azken bi kontzerturekin agurtuko da, abenduaren 22an, ostirala, Azkoitiko Matadeixen izango da Mundurako ateak birako azken emanaldia eta hurrengo egunean, abenduaren 23an, larunbata, herritarren aurrean eskainiko dute Agur kontzertua Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan.