Arrasatetik Mexikora surfeatuz

11 apirila, 2015

Los Galerna osatzen duten
musikariak gazteak dira, baina ez hasiberriak, aurkakoa baizik. 2008an Euskal
Herriko rock instrumentalaren ur geldoak aztoratzen hasi aurretik, beste
hainbat proiektutan ibiliak dira arrasatearrak, guztiak rock-and-rolleroak eta
indartsuak: The 5 Twisters, Foxy Boxxi, Lost Souls eta beste.

Rock-and-roll izerditsua egiten aritu ostean, Arrasateko laukoteak Los
Galerna sortu eta, erronka moduan, rock instrumentala hartu zuen jomugan.
Lehenengo diskoarekin The Ventures, The Shadows eta surf-rockaren beste hainbat
klasikoren tamainako piezak plazaratu zituzten eta oinarrizko proba gainditu.
‘Surfusion’ diskoa egiteko, berriz, saxoarekin boskote bihurtu eta garapen zein
irudimenez jositako kantuak idatzi zituzten, latino eta funkytik, surf-rock
klasikotik, psikodeliatik eta garagetik barra-barra edaten dutenak.

Egia da taldeak ez duela hurbilean lehiakiderik, eta edozein agertokitan
direla, kanpoan jotzen dutenean ere, maila oso goian uzten dute mexikarrek
egiaztatu ahal izan duten bezala. Hain zuzen ere, taldeak, ikuskizuna
ematearekin batera, punk eta rock-and-roll bizienaren astindua ematen die
ahotsik gabeko kantu are eta irekienei. 2013ko ondarrean Akelarre ,
hirugarren lana kaleratu zuten.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com