Artifiziorik gabe, jazz dotoreziaren ildoan

25 otsaila, 2025

Rafa Aceves pianista bilbotarra eskarmentu handiko musikaria dugu, 1992an hasi zen bere ibilbide profesionala. Prestakuntza autodidaktikoa izanik ere, Musikenen lizentziatu zen piano-jazz interpretazioaren alorrean. Musikagilea, moldatzailea eta saio-musikaria denez lan ugari egin du soinu banda, dokumental eta telebistarako. Txuma Murugarren, Petti,  Doctor Deseo, Atom Rhumba eta Mamba Beat artistekin lankidetzan aritu da luzez, eta Cristina Narea abeslari eta konpositore txiletarraren laguntzaila izan da Viento Sur proiektuan.

Emeki hau Fredi Pelaezek grabatu eta bateratu zuen Beasaingo Pottoko estudioetan, Rafa Aceves trioren lehen lan hau Rafa Aceves bera izan du pianoan, ezinbesteko beste bi musikarirekin batera, Marcelo Escrich kontrabaxuan eta Hilario Rodeiro baterian. Alde batetik, Marcelo Escrich kontrabaxujole argentinarrak etenik gabeko ibilbide oparoa du, hainbat proiektutan hartu du esku eta gaur egun eszenako musikaririk eskatuenetako bat da. Bere nondik norakoa ederki adierazten dute Javier López Jaso rekin batera Pagoda eta Aporia txalotutako bezalako lanek, Javier Lopez Jasorekin batera, eta hamar urte geroago Miguel Salvador rekin. Bestalde, Hilario Rodeiro konpositore, ekoizle eta bateriajole galiziarrak, Pamplona Jazz Orquesta, R.S. Faktor edo CiTriC proiektuetan parte hartzeaz gain, Transoceánica, Respira, Cosmic Latte edo Lila no Ceo mailako diskoak egin izanaren bermea du. Lan onenaren BBK Saria (R.S. Faktor), Bartzelonako V. Jazz Lehiaketa (Citric) edo
Musikaren Akademia (Mama Cabra) sariekin koroatutako ibilbide ospetsua dauka.
Emeki ekoizpen bikaina izateaz gain, berezkotasun eta freskotasun hutseko ariketa da. Disko zintzoa, momentuaren birsorkuntza beste artifiziorik gabe, jazz dotorezia hutsaren ildoan. Nortasun propioa bilatzearen inguruko lana. Sotil, premisa. Nortasun propioa bilatzearen inguruko lana. Sotil, premisa sendoetatik abiatzen da eta inprobisazioaren bidez une errepikaezin horrekin bat egitea proposatzen digu. Whisper not, adibidez, Benny Golson saxofoijole, konpositore eta moldatzaile iparramerikarraren konposizioak, adibidez Bill Evansek eta Miles Davisek sortu eta bere Kins of Blue diskoan argitaratuak arrunta ez den halako nortasun bat eransten diote lanari.

Taldea In love in Vain, Jerome Kernen konposizio originalaren pasarte dinamiko eta inprobisatuetatik igarotzen da gozo, Over the rainbow lanaren egokitzapen lehunarekin gozatzeko. Rafa Acevesek arrebari egindako omenaldi gisa idatzi zuen Marian, egilearen sentsibilitatea eta konposizio talentua agerrarazten duen konposizioa. Taldeak Herbie Hancock pianojole iparramerikarraren figura birsortzen du Dolphin dance-n, berriz ere Jay Livingston konpositorearen Never let me Go lanean beti presente dagoen fintasuna oparituz, bere garaian Federico García Lorca poeta eta antzerkigileak berreskuratu eta moldatutako La Tarara abesti herrikoiaren birsorkuntzarekin amaitzeko.

Oraindik deskubritzeke dagoen hizkera horrekin idatzia dago Emeki, igarrezina eta sotila. Milioika probabilitateren artean dagoen hizkera delikatu eta hitzik gabeko hori, aukera zehatza da. Une zehatz hori, eta ez beste bat. Ohar horrek, hain zuzen, apartekoaren bila, bera den zer den bila dabilen artista baten benetako esentzia erakusten digu.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com