Asteburu blueseroa Andoainen : Ñaco Goñi & Malcolm Scarpa, Alex Caporuscio Band
Ñaco Goñiren ibilbide profesionala 14 urterekin hasten da, ikasketak utzi eta Madrileko metroan hasi zen
armonika jotzen Malcolm Scarpa rekin batera. Ondoren, beste zenbait musika taldetan jardun du Ñacok,
Tonky Blues Band aintzindaritik hasita, Jockersak lideratu eta ondoren
Los Bluescavidas talde finkoarekin, Antonio Serrano musikari bikainarekin osatutako
Armonica Proyect eta bestelako proiektuak ahaztu gabe. Euskal Herrian Tapia eta Leturia bikotearekin ere
hainbatetan ibili zen zuzenean eta grabatzen. Azken urteotan Raimundo Amador gitarrista
flamenkoarekin biran aritu ondoren diskoa grabatu zuen. Miguel Rios eta Mermelada moduko
Madrilgo musikari askorekin ere grabatu izan du.
Malcolm Scarpa bluesmanarekin, Getxoko Blues Jaialdian eta Donostiako Jazzaldian aritu zen.
Bikoteak hiru disko kaleratu ditu elkarrekin eta kontzertu ugaritan parte hartu dute.
Andoainen hirukote moduan arituko dira Armando Marcé perkusionistarekin batera.
Alex Caporuscio Band Texasko tradizio garbieneko power blues hirukotea da. Besteak beste, Albert Collins, Johnny Winter eta Stevie Ray Vaughan maisuek zabalduriko bideari jarraiki zaio.
Taldea Alex Caporusciok sortu zuen Italian, 1991ean, eta lau urte geroago Caporuscio jauna Espainian jarri zen bizitzen; luze gabe hasi zen Madrilgo zirkuituetan barna batetik bestera. Alex, abeslaria eta gitarra jotzailea, Londresen jaio zen 1973an, ama espainiarra du eta aita italiarra. Sei urte zituenean lehen urratsak egin zituen sei hariko musika tresnarekin, Celtys taldeko gitarra jotzailea eta abeslaria zuen eta folk musikako artista handien laguntzaile zuen aitonaren esanei jarraiki.
Hamabost urte zituenean eta John Lee Hooker artistari lehendabiziko aldiz aditu zionean, mundu berri bat aurkeztu zitzaion Alexi. Deiari jaramon eginez, besteak beste B.B. King eta Albert King artisten bluesarekin maitemindu zen. Gitarra elektriko bat erosi eta Blues moldeko taldeekin jotzen hasi zen. Halako eskarmentuaren jabe egin zenean, “Alex & the Boll-Weevils” taldea osatu eta Erroma, Napoli, Bologna eta Firenzeko hirietan eskaini zituen aurreneko emanaldiak.
Erromako probintzian izandako jaialdi batean, oholtzara igo zen, taldea jardueran ari zenean eta taldearekin zoratuta, Mauro Zazzarini jazz generoko saxo jotzaile ezaguna. Gertaera horren ondorioz, Zazzariniren Big Band de R’&’B taldeko gonbidatu berezi gisa jardun zuen Alexek.
Hainbat musika jotzaileekin eta hainbat herrialdetan jardun eta gero, Alexek bere jatorrizko konposizioak gehiago baliatuko zituen taldea osatzeko erabakia hartu zuen, talde handien eskutik ikasitakoak ahantzi gabe.
Egun bere lehenengo diskoa ari da prestatzen hirukotea, eta aldi berean, Iberiar eta Italiar penintsuletan barna ari da emanaldiak eskaintzen.