ATERKINGS : Aterqueens
17 azaroa, 2006
Hala, hamar kantu berri aurkeztu dizkigute eta esentzian ez dute helburua aldatu, ostia txarreko punk-rocka dute-eta oinarri nagusi.
Ia kantu guztietan euskaraz abesten dute eta hitzei dagokionez ez dute ezer asmatu, baina ez dago tontakeriarik: batez ere neskei abesten diete gaiztoei, desiratakoei, denbora alperrik galtzen ez dutenei
- eta baita edanari, auzoko txuloei, etsaiei eta meteoritoei, besteak beste.