Azken Getxoko Jazzaldian irabazleen grabazioa kalean

9 otsaila, 2011

Getxoko Nazioarteko Jazzaldiak talde lehiaketari lehentasuna eman dio beti, hain zuzen ere, jaialdiaren muina eta jaialdiaren arrakastaren funtsa dela uste baitu. Historia osoan, lehiaketa honek arrakasta ederrak utzi dizkigu, eta joan den edizioan sorpresa handia eman zigun Wierba & Schmidt Poloniako taldearekin. Boskote horrek epaimahaiaren eta entzuleen ahobatezkotasuna lortu zuen. Hautaketa aldian deigarri gertatu zitzaigun talde horren sormenak, modu honetan, atera duen diskoaren bidez, baieztatu du epaimahaiaren zorroztasuna.

CDa entzutean, Getxoko entzule adituek sentitu ahal izan zuten energia guztia antzematen da, eta Poloniako talde hori jaialdira irabazteko etorri zela ohartzen gara, hori kontzertu osoan antzematen da eta. Maila honetako musikariei entzunda ohartzen gara Europan oraindik muga asko ditugula eraisteko

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com