Barrenak sutan eskatzen ez badizu, ez egin

19 apirila, 2021

“Barruak sutan eskatzen ez badizu, ez egin.
Bihotzak, buruak, ahoak edo tripak agintzen ez badizu, ez egin”.  Charles Bukowskik esana poema batean. Haren
ustez, artistaren sormena eta zinezkotasuna gogor lotuak daude erraien
aginduetara. “Ez dago beste biderik, inoiz ez da bestelakorik egon”.
Rock and rollaz ari, barrenaren premia horrek azalduko du argien, beharbada,
jarrera sortzaile baten eta kanon bera errepikatze hutsaren arteko aldea.

 “The Belly” lana dugu komentatzeko.

 Bilboko
Silver Recordings estudioetan grabatua eta Martin Guevarak ekoiztua, “The Belly” disko zaindua da
alderdi guztietan: soinu bikaina, ekoizpen zaindua, Miriam Ocarizen azalerako ilustrazio lan handia, binilo formatuko
berehalako argitalpena… Baina, batez ere, rock talde baten sendotasun
ukaezina uzten du agerian, punk jarrera irmoa. Hori guztia Virginiak duen
ahotsaren tesiturak eta aldakortasun ahalak emandako ñabardura eta eragin
ugariz hornitua da, barrenak idatzitako kantu-bilduma oparituz, bat-batekoaren
premiaz eta zinezkotasunaren gordinez.

 Diskoaren
hasieratik eta “Let it go
sutsuarekin, Martin Guevara gitarrarekin batera, “She can do“k The Runaways urrezko garaia ekartzen du akordura,
Joan Jett onena buru duela, Patti Smith kontestatario baten bahetik eta
Virginia Fernandezen nortasun harrigarritik pasata. Taldeak bere punk aldea
erakusten du “Clean my name
saioan, “Breaking the House
saio ilun eta etsitua eskaintzeko. “Hey
energetiko eta bikainak single gisa balio dio taldeari lan honen aurrekari
gisa, eta, ondoren, “Drunken lover“en
Pop doinuetara hurbiltzen da, dagokion gordintasunarekin. Rock and Roll-ak
Passenger” forma hartzen
du liderraren ahots-harmonien eta taldearen eskarmentu eta sendotasunaren
ildoan,  eta konbinazio ezin hobea da
Two words” ilunabarrarekin
erregistroa aldatzeko eta bilduma “Drunken
Lover
“en molde akustikoan amaitzeko digipack bertsioan.
 Baliteke
Bukowskik arrazoi izatea, artistaren benetakotasuna barrenaren oldarrarekin
estuki lotuta dago. “The Belly
horren adibide ona da, “Barrenak sutan eskatzen ez badizu, ez egin”.
Agian horrek markatzen du Seda-ren
eta beste proiektu batzuen arteko desberdintasuna, rock-and-rollaz hitz egiten
denean zinezko sorkuntza zer den jakinarazteko indarrak. Agian ez dago beste
biderik, agian ez da inoiz izan.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com