Begin da hasiera. Ez galdu arrastoa…

25 martxoa, 2021

 

 

Nor eta, Irati Bilbao durangar gaztea dugu hemen
bere ahots zoragarriaren bitartez, protagonista nagusia. Musikene, Euskal
Herriko goi mailako ikastegian jazz gradua ateratzen jardun den lau urteetan su
baxuan pixkanaka eta mimo guztiz garatutako proiektu bat da bere hau, gaitasun
tekniko izugarriaz gain oso sentsibilitate pertsonal batez eratutakoa eta konposaketen
doinu eta hitzen arteko joko etengabez hornituta datorrena. Eta hori gutxi
balitz musikari laukote bikain bati bere espresio artistikoa ekartzeko aukera
eta tokia eskaintzen dio gainera. Iratiren antzera, aintzinako musika, jazz-a,
pop eta garaikidearen areko eremu liminal batetan mugitu dira bere lau kideak beti,
sormen askea eta mugagabea abestiaren ezaugarri eta beharrei beti doitzeko
gaitasun fina erakutsiz beti.  Eva Alcaide gitarrajole madrildarra Creativa
ikastegian Emmet Crowleyren ikasle izandakoa, Musikenen bukatu eta gaur egun
Eskoziako kontserbatorio errealeko ikaslea dugu. Alicanten jaiotako Jorge Fernandez pianojole dotorea, Iñaki
Salvadorren ikasle izan da eta No Land
taldeko partaide da. Carlos Montul huescatar
baxulariak eta Jo Krauseren ikasle den Aitor
Bravo
arabar bateri joleak osatzen dute talde gazte benetan aparta.

Baina bakoitzaren
kurrikulum edo zehaztasun teknikoen gainetik, 2019ko udazkenean Oiartzungo
Mecca Recording Studioetan grabatutako berezko konposizio hauen kohesioa eta
iraunkortasuna da benetan deigarria. Itxurazko klasizismoaren azpian ezkutatzen
den jakituria eta aberastasuna alegia. Gaitasun teknikoak ikasteaz gain
haratago joateko kuriostasuna eta ausardia dutenen seinale. Begin da hasiera. Ez galdu arrastoa…

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com