ALEX CAPORUSCIOren Blues hirukotea zuzenean

5 uztaila, 2011

Gitarra jotzaile irudimentsu baten indarra – Blues, Rock, Boogie

Besteak beste Albert Collins, Johnny Winter eta Stevie Ray Vaughan bezalako maisuek irekitako bideari jarraitzen zaio Alex Caporuscio. Londresen jaioa, Italian bere  blues taldea osatu zuen 1991n, Espainiara egin zuen 1995ean, eta berehala hasi zen bere dohainak erakusten. Euskal Herrian lehen grabazioa kaleratu ondoren AEBtako Grooveyard diskoetxe ospetsuarekin ekoiztuko du bigarrena aurten.

 

“Musikari bikaina, hatz-higidura harrigarriarekin, gitarra besoaren luzapena, gorputzaren atala, balitz bezala erabiltzen du Eta horri guztiari sekzio erritmiko erabatekoa, eragin handikoa, gehitzen bazaio, bikain koipetutako makina baino egiazko gurdi blindatu bihurtzen da talde hau, Rhythm ‘n’ Bluesaren zapalgailu. Gaien interpretazioan aditzen diren hotsak granitozkoak dira, indar handikoak. Hark sortutako gaiek, gustu handiko konposizioek, eta bertsioek –Blues moldetik Rock generora, Funk atomikotik eta Stevie Ray eta ZZ Top taldeen hard boogie texastarretik igaroz– osatzen dute errepertorioaren oinarria”.

 

Alex Caporuscio…gitarra, ahotsa

Juli el Lento…bateria

David Salvador….baxua

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com