Berumuga 2020
Uztailak 03, ostirala
Tito Ramirez Combo
Boogaloo – Latin -Soul
Misteriotsua, Tito Ramirez: mozorro baten ostean ezkutatzen du bere
nortasuna, jolekuan R&B, rock&roll latinoa, boogaloo, shake eta soul
doinuak eskaintzeko.
Ramirez XX. mendearen erdialdeko
erritmoak ekartzen arduratu da, mundu anglosaxoikoak zein herrialde
hispanoetakoak. Combo izenak iradokitzen duen bezala, mamboa dugu protagonista
bere lehen ekoizpen diskografiko honetan. Baina mamboaren garaiko chachachá,
soul, R&B edo rock-and-rollik ere erreskatatzen du, dantza pistetan
boogaloo bat sortzearren.
Genero amalgama hori, musikariak
berak argitzen duenez, ez da berria. “Garai hartako bilduma batzuek
R&Bren eta mamboaren arteko nahasketa islatzen dute, Ray Charles egiten
hasi zen erritmoak patroi latinoetan
oinarritzen dira”. Musika, izan ere, “Kostaldetik kostaldera doan
joan-etorriko bidaia baita”, eta, tradizioz, Karibe eta Estatu Batuen
artean oso truke berezia egon dela beti gogorarazten digu.
Mamboaz ari, Tito Ramirezek ez du
ezkutatzen 1950eko urtealdian genero hau goratu zuen Perez Pradorengana daukan
miresmena. Baina generoa berritzea jarri dio helburutzat bere buruari, eta
horixe dugu aldea, hain zuzen, musika honen eta aurreko musikaren artean.
Izengoitiaren eta mozorroaren
ostean Los Granadians del espacio exterior taldeko gitarrajolea izan zen
musikaria ezkutatzen da, Los Salvajes, Los Relampagos edo Los Angeles taldeko
musikaz maitemindutako konbo granadarra. Orain, superheroi gisako etapa
berrian, Kid Martinek (tronpeta) eta Ignacio Big Fluberrek (saxoak) inguratzen
dute. Zuzenekoa eztanda hutsa da, metxa pizten dute eta mundu guztia dago
boogalooan harrapatua. Gainera, Jose Maria Rubioren (drums) eta Javier Gerasen
atal erritmikoek (kontrabaxua) inoiz utzi behar ez zenukeen soul hartatik
eramaten zaituzte. Mia Vergarak ahotsa jarriko du eta Oscar Martosek
(teklatuak) zeruraino eramango zaitu. Tito Ramirezen gitarrak, berriz, hau
guztia kontu seriosa dela eta 2020an mamboa dantza daitekeela irakatsiko dizu.
Mambo 666rekin abiatutakoan
eromena askatzen da, bai, eta pistara salto egiten ez baduzu, benetan, eska
ezazu hitzordua.
Uztailak 10,
ostirala
The Bo Derek´s
Old School R´n´R
Oscar Avendañok (Siniestro Total taldeko baxujolea, bakarkako ibilbide
bikaina), Jorge Lorrek eta Rufus El Guarrok (Deadwood, Los Wavy Gravies, Family
Folks eta abar luze bat) osatutako taldea dugu hauxe.
Hirukote honek izenean dakarren
adarjotzea alde batera utzita, errepertorioa rock&roll biluziaren
erakustaldi bikaina da, gehigarririk gabea, mando egin arte dantzatzekoa. Rock&roll
sotila, ultra-disfrutatzekoa dugu berauena. Zenbaitetan, ustezko modernitate
edo sofistikazio batean abiatuta, desbideratu egiten gara kantutik, kantuak
garrantzirik ez baleuka bezala. Beharrik hori ez da hemengo honetan gertatzen,
kantuak baitira protagonista. Baxu, gitarra, bateria eta ahots egituraz
armaturik, ereserkiak agertzen dira. Erritmo, gako, riff eta letren arteko
konposizioak, autobiografikoak, katea eteten diguten gau zital horiei egindako
omenaldiak edo itxura garbi eta gogorreko bizitza batzuen hustasunari
erantsitako gezur zaparrada hori, hori guztia Smokey Robinsonen Mermelada edo
First I Look At The Purse abestiaren bertsio zoragarriekin.
Uste ustelik gabeko abestiak,
grinaz sortuak eta erraietatik kantatuak. Ez dago besterik. Handiek bakarrik
dakiten bezala, asko lortzen dute apurtxo batekin. Old School R&R leloa
gutxitan izan da egiazkoagoa.
Eraginak, rhythm and bluesaren
izen ukaezinen artean dauzkagu: Bo
Didley, Feelgood doktorea, Little Richard, The Bishops, The Devil Dogs edo The
Fleshtones, eta baita penintsulako Mermelada mitikoa ere.
Rias Baixas jatorri izendapena
daukan power hirukotea The Bo Derek’s hau, aipaturiko banden oinordeko duina
baino areago da beraiekin bat egiten duen taldea. Eragin ospetsu horien guztien
mailan dago errepertorio propio sendo bat zipriztinka. Alegia, musika jatorra.
The Bo Derek’sek iaz argitaratu
zuen 10, debuteko LPa, hedabideek eta publikoak aho batez aupatua, inguruan
ditugun modernia arintxo guztiak bazterrean uzteko gogoa baikenuen, eta
gaizkile hauek energiaz eta maisutasunez fakturatzen duten Old school
rock&rollean murgiltzeko irrika.
Aldi horretan Paris-Dakar delakoak
baino kilometro gehiago egin dituzte aretoetan eta jaialdietan, bidean topatzeko parada izan duten
ikuslentzuleria leher eginda eta
euforiaz betea utziz. Eta taldeak sasoian jarraitzen du, kontzertu bakoitzean
frogatzen duen bezala.
Uztailak 17, ostirala
ANAUT – Trio Bravo
Blues-Funk-Soul
Madrildarra,
hogeita hamabost urteko. Adin polita kantari, gitarrajole eta soul konpositore
bikaina izateko. Gorantz dator eta etorkizunera doa: erritmoa dauka, arima zer
esanik ez, eta huts egin ezin duzun zuzenekoa. Bere lehen lana, 140, kalitate bereziko albuma izan zen,
berak sortutako temekin eta Ray Charlesi eginiko omenaldi gogoangarriarekin.
Anautek maisuki uztartzen ditu akustikoa eta elektrikoa, soul, rhythm and blues
eta blusa nahasiz. Disko berria besapean ageri zaigu, Time goes on. Hamabi kantu eta gidahari bakarra: denboraren joanak
dakartzan aldakuntzak. Erro amerikarretan sakonduta sortu du Anautek Time goes on, folkaren eta rockaren
eraginekin rhythm and bluesaren hotsean. Kantu onak, soinu gozoa eta Amerikako
musikaren bandetan onenetakoa bihurtu duen feelingaren eta indarraren elkartze
horrekin. Etorkizunik badela diosku errepertorio honek.
Nortasuna eransten dio Anautek funk ñabardurez datorren
rhytm & blues oinarriari, musika beltzaren eragina Iruñean eta Amsterdamen
elkar ezagutu zuten musikariek beretua. Hirukote “ikusgarria” taula gainean.
Uztailak 24, ostirala
MICE
Kantagintza-pop-rock
Miren
Narbaiza (Eibar) Napoka Iria bikoteko kidea izan zen Ander
Mujikarekin batera. Elkarrekin, bost argitalpen atera zituzten eta ehunka
eszenatoki eta bizipen konpartitu, 2017an bikotea desegin zen arte.
MICE Narbaizaren
bakarkako proiektu berria da eta bere lehen diskoa Joseba Baleztena (Sexty
Sexers, Joseba B. Lenoir) musikari beratarrak ekoiztu du, eta hark egin ditu
konposizioen moldaketak. Giro ilunak eta tempo gozoak bizitasun eta erritmo
handiagoko uneekin bat eginda, betiere ahots berezia kantuaren ardatz dutela.
Mice-k saguak esan nahi du, pluralean: «Esanahiak baino gehiago, soinuak erakarri
ninduen», egin du ñabardura Narbaizak. Eta jende askok galdetzen duela eta,
ahoskerari buruzko ohartarazpena. Maiz ahoskatzen da, mize beharrean. Zortzi kantu
bildu ditu diskoan. Entzunaldi bakoitzean hazten diren kantuak dira, aldiro
geruza berriak deskubrituarazten dituena. Pop-rocketik abiatzen direnak, baina,
urgentziazko denboratik bainoago, sosegutik abiatzen direnak. Egitura klasikoz eta dotorezia ilunaz
jantzitako abesti bilduma. Azken
batean, erabilitako transmisio kanala ezagunagoa, apurtzaileagoa, berriagoa edo
kontserbadoreagoa bada ere, Miren Narbaizak egiten duen guztiaren atzean (eta
aurrean) bere pertsona, bere egia eta, batez ere, bere ahotsa baitago.
Erraietatik entzulearengana zuzenki.
Bere ahots ahaztezin hori.
Elkarrizketa mamitsu bezain atsegin honetarako erabili zuen berbera.
Rocka abiapuntu bidaia
segurua proposatzen du atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin
eta argiagoekin ahaztu gabe eta ahotsa denaren gidari duela. Taldea honako
musikariekin osatu du: Ilargi Agirre baterian, Ibai
Gogortza gitarran, Joseba Baleztena bajua, sintetizadore
eta teklatuetan eta Miren bera gitarra eta ahotsean.
Lau kantuz osatutako “Zilar
printzak” EPa 2019koaren ondarrean kaleratu zuen. Hau ere Joseba Baleztenak
ekoiztuta.
Albisteak