Berumuga: jazz, blues, soul, rock

2 uztaila, 2018

Uztailak 07,
ostirala  

Shirley Davis & The Silverbacks

Soul banda

 

Shirley
Davis & The Silverback-en lehen disko luze “Black Rose” lanean
Soul urardotu gabea eta afrobeat ukitu bat proposatzen ziren. Elkarlan hori
bila gabe sukaldatzen hasi zen Tucxone Records zigiluko jendea bilduta zegoen
Sharon Jonesen emanaldi batean Shirley Davis aurreikusi gabe abesten hasi
zenean. Tucxonekoak han eta hemen hasi ziren arakatzen, Australian bizi zela
jakin zuten, ibilbide oparoa izanagatik ere ez zuela merezi zuen ezagutza
izan… eta Davisek onartuko zuen proposamen bat egin zioten.

 

Gurasoak
jamaikarrak izanik, Shirley Davis ingelesak bide oparoa egin du orain arte, eta
bide horretan besteak beste Wilson Picket bezalako artista handiak topatzen
ditugu; izan ere, Shirley Davisek eta bere talde Gran Wazook aipatu artistaren
euskarri taldearena egin zuten bira oso batean, AEBetako artistaren koruarena
eginez.

 

Harreman
estua izan zuen “Marva Withney” handiarekin, eta haren eskutik
elkarlanean jardun zuen “Osaka Monourail” japoniar talde
ikusgarriarekin, “No trouble on the Montain” izenburuko singlea
plazaratu zuen, Richard “Groove” Holmesen bertsioa bera. Shirley
Davisek kolaborazio lan asko egin ditu beste hainbeste diskografia
zigilurentzat, horien artean aipagarrienak “Freestyle” zigiluarentzat
ondutako “Greebacks” gaia,
 
“Deep Street Soul” izenburuko albumean jasotako Deep Funk
generoa argi eta garbi aldarrikatzen duena, eta “Deepface” lanean
eskainitako kolaborazioa; azken horretan, artistak une batez bazter utzi zituen
funkaren eta soularen hots erdiragarriak masen idolo bihurtzeko bere “I
Wanna Live” gaiarekin, izan ere, lehenengo postua lortu zuen gai horrekin
Australiako zerrendetan. “Sharon Jones” artista handiak babestuta,
Europako soularen izan berria izango da Shirley haren arabera. Eta halaxe dio
Shirleyk berak: “Oso pozik nago hemen, Europan, eta ahaleginak egingo ditut
musika mota hau bazterreko mundutik behin betikoz irten dadin eta herri musika
gisa merezi duen lekua berreskuratu dezan”.

Talde
guztiz sendoa lagun, benetan gozatuko dute musika beltza maite dutenek. 
Zuzenean “Wishes and Wants”, udaberrian kaleratutako
bigarren diskoa aurkezten

Uztailak 13, ostirala   

The Cherry Boppers

Uztailak 20,
ostirala   

Ash Grunwald  Band

Uztailak 27,
ostirala  

Welma Powell & Bluedays

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com