Berumuga musika zikloa

1 uztaila, 2022

 

Uztailak 01, ostirala  

SON ROMPE PERA  (Naucalpan,Mexico)

 Garage-Marimba-Punk-Cumbia


Marimba folklorikoa
publiko berri batentzako birpentsatuz, Mexiko Hiriko aldirietako anaia punken
banda honek dantza eginarazten die entzuleei beren Garage-Marimba-Punk-Cumbia
estilo bereziarekin, marimba historikoa beste inork ez bezala joz.

Aita
zuten Batuco marimbero profesionala, eta haren ondoan joz ikasi zuten inguruko
jaialdietan marimba ulertzen gaztetxotan. Orain 
nazioarteko eszenaren abangoardian dauzkagu kokatuak beren esplorazio
ozengarriekin. Nahasketa bakarra gaztaroan derrigorra den ohiko matxinadatik
dator, nerabe gisa umealdia utzita punk, rockabilly eta ska bandetan jotzen
hasi zirenean.

Mexikoko,
Peruko eta Kolonbiako klasikoen interpretazio harrigarri modernoetan ageri dira
nabarmenen beren betean. Marimba tradizionalak kontrastea egiten du beren
gaztetasun eta kale-jarrerarekin, entzuleak iraganarekin lotuz etorkizunera
begira dantzan ari diren bitartean.

Taldeak
antzeko musikari garrantzitsuen arreta bereganatu zuen, hala nola Cafe Tacvba, Celso Piña, Fidel Nadal,
txiletarretan  Sonora de Llegar,
Santaferia, Anarkia Tropical, eta Aldo Asenjo abeslariak.

Son Rompe Pera bost musikarik
osatzen dute gaur egun (marimba, conga, perkusioa, güiroa, bateria, gitarra,
baxua eta bateria), eta soinu bizia garatzen dute alderdi Punk-Latino indartsu
batekin.

 —————————————————–

Uztailak 08, ostirala   

ARIMA SOUL  (Euskal Herria)

Soul, Funk, Jazz-Groove

 

Mikel Makala (baxua) eta Lidia Insausti (ahotsa) sortutako Soul
musika proiektu berria dugu, geroago Paul San Martin (teklatuak) eta
Gorka Gaztanbide (bateria) gehitu zirelarik.

60
eta 70 hamarkadako Rhythm & Blues, Soul, Funk, Groove eta Jazz taldeen
eragin argiarekin, baina baita estilo horietako korronte garaikideenari begira,
hau da Neo-Soula.

Zuzenekoetan,
euskaraz abestutako abesti propioak jotzeaz gain, Soul estiloaren zenbait
adierazleren bertsioak interpretatzen dituzte: Etta James, Curtis Mayfield,
Marie «Queenie» Lyons, Gil Scott-Heron, …

2020.ko
udan Fredi Pelaezen Pottoko estudioan 5 kantu orijinalez osoturiko EP bat
grabatzen du.

2021aren
hasieran, “Enlace Funk 2020” sarietan “Talde Berri Onena” sailean finalistak
izan ziren. Eta 2021eko udan, 7′ binilozko single bat argitaratzen dute
Madrilgo Enlace Funk aldizkariaren zigiluan, momentuz kritika onak jasotzen ari
dena.

Orain
arte dozena bat kontzertu pasatxo eman dituzte gure geografian zehar, areto eta
festibaletan eta aurten argitaratuko dute disko berria.

 

——————————–

 Uztailak 15,
ostirala   

THE REVEREND
SHAWN AMOS   & The Brotherhood 

(Los Angeles, USA)

Rhythm & Blues

 

The Reverend Shawn Amos Los Angelesen sortu zen 70eko urtealdian, musikaren
legendan dauden Marvin Gaye eta Quincy Jonesen uberan, eta gisa guztietako
kale-kantariren kutsamenean. Wally “Famous”
Amos eta Shirleey May R&Beko kantariaren semea dugu Shawn eta, zer bestela,
musikari profesionala da heldutasunera iritsi zenetik. Lan ugari egin du
ekoizle bezala ere: musika berriaren kudeaketa eta R&Beko historian mitoak
direnen atze-bildumak, hala nola Solomon Burke, John Lee Hooker eta Johny Guitar Watsonenak, besteak beste.
Bluesaren sermoilari jatorra Shawn Amos: ahotsa limurtzaile, lehen nota jo
orduko bluesaren fededun bihurtzen duen armonica liluragarri… Show
zirraragarria, Shawnena!

——————-

 

 Uztailak 22, ostirala  

THE BIG MARTEEN´S

(Montpellier, France)

Swing, R&B

 

Frantziako
talde indartsua, zuzenekotasun ikusgarrizkoa. Montpellierretik, jarrera eta
dotorezia Louis Jordan, Ray Charles edo Big Joe Turner-en eraginak tarteko,
Swinging Rhythm & Blues-en txute ona, kilate ugarikoa.

 Les Grys-Grys edo Les Rustyn’s taldeetako
partaidea den Vince Bassou gitarra eta abeslari bikainak gidaturik, The Big
Marteen’s-en bi saxo, pianoa eta eta bateria apartak ditu lagun. Rhythm and
Blues berrogeitahamartar izugarria, eragin klasikoa eta eszenaratze ona. Abesti
propioek eta rhythm and bluesaren bertsio handiek osatutako errepertorioa.
Mugitzera eragiten dizun talde bikaina. Swing, Rhythm & Blues eta Rock
& Roll antzinakoenaren uretan murgiltzen zaigu banda hau. Kalitatea,
jarrera eta dotorezia seikote formatuan.

 

The
Big Marteen’s

dira: Vince Bassou: Ahots nagusia,
gitarra, harpa   Remi Peleyras: Kontrabaxua    
Simon Laurent: Bateria     Hugues
Lehembre:
Saxofoi baritonoa

Richard Altier: Saxofoi tenorra      Auguste
Caron:
pianoa

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com