Bi musikari handik ondutako diskoa

24 apirila, 2016

 Alde batetik, Italiako
artista garrantzitsuenetakoa da Stefano bluesari bagagozkio. Genovako gitarra
jotzaile eta abeslari nekaezin hau 2005. urteaz geroztik ari da lanean proiektu
askotan eta Europa osoan barrena Italiako zein beste lurraldeetako artistekin
kolaboratzen.  Deltako bluesaren
oinordeko, gisa berean eta bikain egin ditu bere generoko beste estilo asko eta
asko, Europako azken urteetako izar berrietakoa da.

Marcos Colli dagokionez, dagoeneko esan denari deus gutxi erantsi dakioke,
luzeegi joko luke Madrilen egin zituen lehenengo urrats profesional haietatik,
Tonky de la Peña bezalako izar handienaren aginduetara egin zituenetik, Los
Reyes del KO taldean Adrián Costarekin batean bizi izan zuen goraldi
estratosferikotik eta nazioarte mailan egin zituen kolaborazio lanetatik igaro
eta bluesaren munduaren baitan aho-soinulari handienetakoa eta Europako
agertokian ezinbesteko izar bihurtu artekoak laburbiltzea. 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com