BIDE ERTZEAN : kontzertuak

29 martxoa, 2005


Bide Ertzean ez da inoiz izan modaren aterpean ibiltzearen zale. Deabruak Teilatuetan taldearen alternatiba akustiko moduan sortu baziren ere, laster hasi ziren “Dana lanbrotute ikustot” bezelako muntaietan parte hartzen. 1998. urtean eratu zuten taldea Joni, Ima eta Karlosek Fran Iturbe gitarrajotzailearekin batera 5 kantuko maxi bat kaleratuz. Ondoren, beti ere Kaki Arkarazo teknikaria eta ekoizlearen eskutik, iraupen luzeko beste lau disko kaleratu dituzte : Zuen Minari, Grisa, Maite Out eta azkeneko neguan Esan Bare. Bertan hamaika kantu berri jasotzen dira, erdiak Ubeda anaiek konposatutakoak eta besteak Kirmen Uribe, Jose Luis Otamendi eta Mikel Ibarguren idazleen testoekin eginak. Taldearen ezaugarria izan da ekoizpenak zaintzea eta disko txukunak kaleratzea. Horrela azkeneko bi emaitzetan Joserra Senperena musikariaren lankidetza izan dute kantuen konponketak egiten eta pianoa eta hammond organoa jotzen. Gainera gaur eguneko pop-rock talde indartsua izatera heldu arte, Ruper Ordorika eta Mikel Erentxun moduko musikari lagunek ere kolaboratu izan dute euren grabazioetan.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com