Bide Ertzean + Mursego Eibarren

12 maiatza, 2011

BIDE ERTZEAN – Don inorrez

 

Bide Ertzean ez da inoiz izan modaren aterpean ibiltzearen zale. Deabruak Teilatuetan taldearen alternatiba akustiko moduan sortu baziren ere “Dana lanbrotute ikustot” bezelako muntaietan poetiko-musikaletan hartzen dute parte.

1998. urtean eratu zuten taldea Joni Ubeda, Ima Ubeda eta Karlos Aranzegi musikari tolosarrek.

 

Dagoeneko hamahiru urte igaro dira taldea sortu zenetik eta hau zortzigarren diskoa da. Eta bertan,  Bide Ertzeanen musikaren ezaugarri nagusiak mantentzen dira: kantuen egituren soiltasuna, moldaketa dotorez janzteko kezka, melodiaren garrantzia hitzak zaintzeko ardura Soinu akustikoa eta  elektrikoari ederto tartekatuz….

 

Ez da aldaketa handirik dakarren diskoa, aurrekoak ere ez ziren. Taldeak beti nahiago izan du bilakaera eta aurrerapausoak detaileetan erakustea, batez ere Fran Iturbe (gitarrak) eta Joserra Senperena (teklatuak, akordeoia) taldekide finko bihurtu zirenetik. Ondoren, denboraren perspektibarekin, ohartzen da entzulea taldearen hazkundeaz.

 

Eta hala ere, Bide Ertzeanen beste diskoen aldean ezberdina dirudi Don Inorrez-ek, beharbada inoiz baino gehiago kantu bakoitzari izaera propioa ematen asmatu dutelako. Errepikapenean erori gabe, instrumentazioa, giroak, estiloa aldatu egiten dira kantu batetik bestera: The Jayhawksen eskolako country-pop dotorea (Don Inorrez), blues gitarra baten eta hammond organoaren gainean eraikitako soul baladak (Ez nau inork espero), folk kutsuko pieza biluziak  (Zatoz zoragarria, Zure ausentzia), vals-ak (Bost egun eman), pop kantu zuzenak (Zurekin dantzatu nahi nuke), Bide Ertzeanek hain ondo egiten dituen tenpo ertaineko kantuak (Hondartzan)…

Beste behin,  Euskal Herrian dagoen pop talderik sendoena dela erakusten dute.

 

“Don Inorrez” kantuarekin, Euskarazko Kantu Onenaren saria jaso berri dute, 2011. urtean XV. Premios de la Música delakoan. Baina hori ez da garrantzitsuena

 

————————————————————————–

 

MURSEGO    Xinpletasuna eta abangoardia      pop-garaikidea

Mursego = Maite Arroitajauregi.Mursego = cello, loop station, plater txinatarrak, txirula, pandereta, casiotonea, txaloak, errimak, koruak eta dantzak.

Mursego Maite Arroitajauregi dugu, bere musikan islatzen den munduaren ikuskera berezia duena. Bere lanak ohiko molde eta egiturekin apurtzen du, violoncelloa eta gauza gehiago joz eta abestuz.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com