BIDE ERTZEAN: Urtemugan kontzertua eta grabazioa

15 urtarrila, 2009

Beharbada taldearen beraren izenak aurreratzen zuen bezala, Bide Ertzean ez da inoiz izan modaren aterpean ibiltzearen zale. Deabruak Teilatuetan
taldearen alternatiba akustiko moduan sortu ziren, eta 1998ko
udaberrian Susako poetekin batera (Aranbarri, Otamendi, Izagirre)
osatutako happening sorta gustagarriak
osatu zituzten haien testuak rockera hurbildutzeko asmoz, San
Franciscon eta Liverpoolen beat poetek rock and rollarekin egindako
saio haiez geroztik aurrekari ugari izan dituen belaunaldi bateko
poesia eta musika uztartzeko ahaleginean.
Bost kantuko aurkezpen grabazioa kaleratu ondoren, Fran Iturberen
gitarrarekin taldearen soinua elektrifikatze prozesua agerian jarri
zen. Ondoren, Joserra Senperenaren parte hartzeak ñabarduraz janzten du
taldearen soinua azken urteetan elektrikoagoak eta indartsuagoak izanik.
Maxi haren ondoren beste bost grabazio bikain kaleratu dituzte eta aurten zuzenekoaren orduan heldu zaie. Guztion gozamenerako¡¡

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com