BILL LYERLY bluesman amerikarraren disko berria kalean
Sustrai handiko musika maitatzeaz gain, bluesman klasiko askoren bertsioak egin izan dituen musikari zuri honek erakutsi du eskarmentu izugarria daukala abesten, gitarra jotzen, kantuak konposatzen zein teklatuekin ere. Etengabe errepidean eta edozein agertokitan bere onena emanez, handienekin ere partekatu izan ditu agertokiak: Paul Rodgers, Gregg Allman, Leon Russell, Hank Ballard, Eric Burdon, The Fabulous Thunderbirds, Debert Mc Clinton, John Lee Hooker, Bo Didley, Hank Williams JR, Outlaws, REM eta beste.
Dagoeneko nazioarteko onespena daukan musikari bikain bezain libre honek aspaldian nahiago izan du multinazionalei uko egin eta bestelako diskoetxeekin lan egitea, sormen askea izaten jarraitzeko. Ildo horri jarraituta, beterano honen azken lana, “Too hurt to cry” 11 abestik osatzen dute. AEBetan grabatu du lan hori, eta Londresko Abbey Road estudio mitikoetan masterizatu berri du.