Blues & Decker taldearen hirugarrena

19 maiatza, 2016

Musikaren eta poesiaren arteko dualtasuna da “From the men we are” .
Ankerkeriaz eta dotoretasunez, amorruz eta xamurtasunez, maneatutako
musika-oinordekotzaren eta Adolfo Gustavo Pérez González poeta asturiarraren
bizitzaren ibilbidearen arteko paralelismoen bilduma. Bidaia bat egilearen
bizitzan eta obran barrena, haren nekazari jatorritik eta landa eremuko
jaiotzatik abiaturik, “Hope of July” gaiak, funk eta gospel
ukituekin, poetaren eta bluesmen zaharren jatorrien arteko antzekotasuna uzten
du agerian.  “Celtic Spells”
oldartsuan egilearen bertsoak baliatzen dira, mundu zeltak Asturiasko
tradizioan utzi duen herentziari egiten dio so; jarraian Antonio Machín
ekartzen digu gogora “Little Black Angels” gaiak, arrazakeriaren
aurkako arrazoibide malenkoniatsua, poetaren bizitzan eta haren nerabezaroan
Espainiako Gerra Zibilean zehar  bizi
izandakoei halako gainbegiratua ematen diena. “Not a Nob” gaiak,
berriz, gerra osteko garaia deskribatzen digu slide gitarra lagun, soilik Rock
talde handiek  ongi menderatzen dituzten
dinamika eta garapen ezin zainduagoekin. Soulak bere agerraldia egiten du
“Growing to your chest” gai dantzagarrian eta jostagarrian; egilearen
lehenengo maiteari egiten zaion omenaldia da, egilearen testuetan oinarritua da,
eta taldeak agerian uzten du estilo desberdinetara moldatzeko duen trebetasun
handia.

Blues & Decker taldearen hirugarren lana duzu, lan bikaina. Gustavo
Pérezek (ahotsa eta gitarra erritmikoa, poetaren biloba), Diego Reyesek
(bateria), Kike Cuetosek (baxua) eta Guzmán Lanzak (gitarra bakarlaria) osatuta
dago talde hau. Asturiar hauek , beren jatorritik abiaturik eta nola
konposizioetan hala haiek interpretatzeko garaian erakusten duten talentu
apartari esker, etiketen eta estiloen mugetatik harago egiten dute beren bidea
bakar eta besterenezin bihurtzeko.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com