Blues Hotsak
Azaroak 21 noviembre
larunbata
– sábado
GISELE
JACKSON & THE SHU SHU´S
Herriko
Antzokia 18:00
Musika Beltzaren tradizioa
Gisele
Jackson abeslariak sehaskan ikasi zuen musika maitatzen Baltimoren, Maryland
estatuan (AEB). Aretha Franklin, Mavis Staples eta John Lee Hooker etxeko
jukeboxean aritzen ziren, aitak afaria prestatzen zuen bitartean Beltzen
Klubeko sukaldean.
Howard unibertsitatean hasi berria zelarik, bere lehen soul taldearekin abestu
zuen Gisele gazteak Washington D.C.ko agertokietan. Brooklynera aldatu eta bira
bat egin zuen karreraren gorenean zegoen Ray Charlesen koruko abeslari gisa.
Handik aurrera Donna Summer edo James Brown bezalako mito handiekin ibili zen.
Bakarlari ibilbide propioa landuz, hogeita hamar herrialde baino gehiago
zapaldu ditu Amerikan, Asian, Europan eta Afrikan. AEBetako jazz klub
nagusietan Tito Puente, Bette Midler, The Commodor, B-52 eta beste artista
handi askorekin partekatu du agertokia. Hollywoodeko estreinaldi eta sari
ekitaldietan jardun izan du, First Wives Girls filmean agertu zen pantaila
handian, Bill Clintonek lehendakari zina egiteko zeremonian ere kantatu zuen…
Billboard aldizkariak diva mailara igo zuen Gisele Jackson
bere Love Commandments izan zuen mundu mailako arrakastaren ondorioz,
House eta Dance olimpoan sarraraziz. Arrakasta izan zuen antzerkian Dream
Grils, Life & Death of Bessie Smith, Purlie edo Carmen Jones bezalako
tituluetan. Telebistan, erran gabe doa.
Shu Shu Organ Trio ondoan duela
azaltzen da jokalekuan:
Abel Boquera (Katalunia) Hammond
organoan, Dave Wilkinson (Erresuma
Batua) gitarran eta Caspar St. Charles
(Erresuma Batua) baterian.
Azaroak 22 noviembre
Igandea
– domingo
SORALUZEKO
MUSIKA ESKOLAKO KONBOAK
Herriko
Antzokia 13:00
Herriko musikaren harrobia
Soraluzeko herria beti izan da musikazalea eta
zaletasun horretan Musika Eskolak izan du bere garrantzia. Urtean dira bere
hazia lantzen eta ugariak izan dira emaitzak ere. Oraingoak bertan landutako bi
taldek hartuko dute parte. Errepertorioa
Azaroak 22 noviembre
Igandea
– domingo
DAMA
BELTZAK
Herriko
Antzokia 18:00
Kantari beltzen errepertorioa
eta historia
Musika bikaina egiteaz gain,
musikaren bitartez iraultza eta borroka egin zuten dama beltz batzuei
merezitako errekonozimendu xumea da DAMA BELTZAK. Mugimendu musikal
eta sozialaren erreginak izan ziren, besteak beste, Ella Fitzgerald, Nina Simone, Roberta Flack, Etta James eta Aretha Franklin. Ahazturan gera ez
daitezen, bost emakume ausart hauen bizitzak kontatu eta haien abestiak
kantatuko dituzte. Estitxu Pinatxo
Berako kantariaren ahotsa oinarri hartuta, piano eta gitarra doinuek jantziko
dituzte dama beltzen abestiak.
Azaroak 28 noviembre
larunbata – sábado
TRAVELLIN´
BROTHERS
Herriko
Antzokia 18:00
Euskal Herriko Blues talde
esanguratsuena
Ez atxikirik ez amarrurik ez daukan zuzenekoa
Hamabost urte, zortzi disko eta mila
kontzertu inguru Travellin ‘Brothers
taldearen eskutik.
Apustu arriskutsua da berauena, baina
ibilbide paregabeak eta musikaren ezagutza zabalak ematen duten segurtasunean
oinarritua: Estatuko, Europako eta Amerikako birak, lehen mailako artistekiko
lankidetza, nazioarteko jaialdirik onenetako partaidetza, publikoaren zein
kritikoen sari eta aipu handiak, urteotan guztietan bizi izandakoak…
Zuzenekoan, taldearen ibilbidea markatu
duten abestiz osatutako errepertorioa erakusten dute. Azken diskoko abestietan
oinarritua baina euren abesti historikoak berreskuratuz konponketa eta
berrikuspen berriekin. Eta, ona ontzeko, beren-beregi prestatutako kantu
argitaragabeak oparitzen dizkigute. Travellin ‘Brothers euren benetako
esentzian.
Bilboko seikotea Jon Careaga abeslariak,
Eneko Cañibano baxuak, Isi Redondo
bateriak, Mikel Azpiroz piano eta hammond joleak, Alain Sancho saxoak eta Aitor
Cañibano gitarrak osatzen dute. Bere
azken albuma aurkezteko biran dauzkagu uneon, 13th Avenue South.
Nashvillen grabatu dute, countryaren sorleku eta aberrian. Jarrera, energia eta
konplizitate hutsa. Horrela dabiltza munduan zehar, mota guztietako klubak
bisitatzen eta ehunka agertoki zapaltzen.
European Blues Challenge-ren arabera,
Leioako Travellin ‘Brothers taldea Europako talderik onena izan zen 2015ean. Ez
da harritzekoa. Dotore agertzen dira oholtzan, bat egiten dute
hasiera-hasieratik publikoarekin eta, itxuratik musikara, blues kontzertu oso
bat eskaintzen dute, komeni denean soulean atseginduz eta rock & roll
zuzenenarekin libertituz.
Azaroak 29 noviembre
Igandea
– domingo
AMPARO
SANCHEZ
(Amparanoia)
Kantari trebatu baten egia
autobiografikoa
Herriko
Antzokia 12:30
LA NIÑA Y EL LOBO liburuaren aurkezpena
Herriko
Antzokia 18:00
AMPARO SANCHEZ
Kontzertua
Amparo Sanchez inoiz baino intimoago, hurbilago, beroago,
ahizpago eta kantariago.
Amparanoiarekin nazioarteko bira trikoan hiru urte eta Mamita
Recordsen buru eta ekoizle gisa bi urte eman ondoren, Amparo Sanchezek bere
bakarlari alderdia sustatu zuen ostera, Hermanas ekoitzi eta argitaratuz
Maria Rezende poeta brasildarrarekin, 2019ko azaroan argitaratutako albumean.
Eta 2020 urtearen hasieran, La Niña y
el Lobo autobiografiaren hirugarren argitaldiarekin batera, La Niña
y el Lobo Vol.1 argitaratu du jatorrizko bertsioan.
Istorio autobiografikoa da. Indarkeria
matxista gaia duen istorio basati, urratzaile eta pertsonal bat kontatzen
du. Gertakari arrunta balitz bezala, eta
aldi berean, eraldatze eta gain hartze prozesu bat islatuz. Liburu hunkigarria,
inor soraio utziko ez duena. Hirugarren argitaldi honi soinu-banda propioa erantsi dio. Hamar
bertsio, besteak beste Radio Futuraren Han caído los Dos, Mano Negraren Mala
Vida, Los Lobosen La Pistola, Armando Manzaneroren Adoro,
baita Veneno y Pasión ere, eta Amparo Sanchezen beraren lehen albumeko Haces
Bien (La Fábrica Magnética, 1993).
Victor Iniesta Madrilgo
Carabanchel auzoan jaio zen. Gitarra espainiarra eta flamenkoa ikasi zituen
Madrilgo Herri Musika Eskolan eta Kontserbatorioan. Taldetan jotzen hasi zen,
eta autodidakta eran konposatzen. Konpositore eta gitarra-jotzaile gisa 1999an
egin zuen debuta Elbicho-n, bost disko grabatuz. Estopa, Miguel Campello eta
Las Hijas del Solekin lan egin du. Manolo Garciarekin dabil 2011z geroztik,
estatu osoa hartzen duen bira akustikoan.
Zer dugun Hermanas: errima eta erritmoaren, korua eta poesiaren
artean, Bartzelona eta Rio de Janeiroren artean, euren burua ahizpa gisa
onartzen duten eta feminismoaren eta feminitatearen ikuspegia bederatzi
kantutan batzea erabaki duten emakumeen elkarketaren emaitza da. Emakumea da
protagonista bere desio eta bere baieztapenetan, bere ahalduntzean eta beren
ozentasunean. Ikuskizun akustiko baten proposamena da, gitarren doinuek eta
erritmoek ahotsari laguntzen dioten latindar eta flamenko aireekin, chacarera
eta tanguillo nahastuz, jarocho eta granainak, blues eta bolero, rumba eta
ranchera. Bi lan hauek, Hermanas eta La Niña y el Lobo Vol.1
abeslariaren aurreko hiru albumekin
lotzen dira . Bluesan hasi eta inoiz utzi ez duen moldea den arren, estilo
anitzetan dihardu Amparo Sanchezek.
Albisteak