Bluesaren bidea ezagutu eta ibili
Bilbon sortutako talde honek —Mario
Gomezek (ahotsa eta gitarrak), Carlos Jover Cuencak (harmonika eta ahotsa),
Jorge Gomezek (bateria) eta Fabi Akarregi (kontrabaxua)— hamar urte luze daramatza lanean errespetuz
eta koherentziaz, 2014an taldearen izen
bereko lana argitaratu zutenetik. Lehen agermen hartan baserri blues klasikoen
bilduma bikaina egin bazuten, 2017ko Jump and Shout-ekin Chicagoko bluesetik,
West Coastetik edo Jump Bluesetik jo zuen, aurreko lanen zorroztasunean eta
abesti originalez osaturiko diskoa izatearen balio erantsiarekin. The Blues
Morning Singers adibide paradigmatikoa da: eskolarik onena oinez doan bidea dute,
eta irakaslerik onena errepidea, beti. Horren erakusgarri dira bai oraindainokoan
egindako birak eta nazioarteko jaialdi ospetsuetako agerraldiak, hala nola Getxoko
Nazioarteko Blues Jaialdia, Hondarribiako Jaialdia, Burlatako Blues Jaialdia,
Gasteizko Jazz Zaharrean, Agurain Jazz…