BLUES SUTSUA, ZUZENEKO GARTSUA
21 apirila, 2008
Kokotsean jotako zuzenekoa da boxeo-ringean eman daitekeen kolperik latzenetakoa, eta (est)etika horretan oinarritu zuten Adrián Costak eta Marcos Collek nola 2002an kaleratu zuten aurreneko diskoaren karpeta hala bikotearen izena bera, Los reyes del K.O.; hasiera-hasieratik agerian utzi zuten blues zalerik amorratuena K.O. uzteko duten ahalmena.
Bluesa ez da musikari oso gazteen jomuga izaten, behar-beharrezkoa da adin bat eta agian halako katarsia gertatzea, sarritan horiexek osatzen baitute oinarririk sendoena musika sinesgarri izan dadin. Baina badira salbuespenak, eta Adrian eta Marcosena begi bistakoa da..
Grabazioaren bidez ere arima izerditan blai uzten dizutenekin.