Bluesa, kantagintza eta umorea

9 urtarrila, 2012

mp3

mp3

mp3

 

Bartzelonako duoa, Sweet
Little Montse
abeslariari laguntzen urte batzuk eman ostean bikotea
osatzeko erabakia hartutakoa Bluesa ikus-entzule orori hurbiltzeko xedearekin.
Eta horretarako gazteleraz abesten dute, instrumentazio xumearekin eta letra kritiko eta barregarriekin, Bluesa ez baita soilik negarra.

Eurek sortutako gaiek, Bluesaren gai klasikoen egokitzapenek eta,  bluesaren moldera betiere umore onez
interpretatutako tangoak edo korrido mexikarrak 
moduko beste batzuek, osatzen dute bikotearen errepertorioa.  Orain arte lau diskoetan jaso dutena.

Oinarrizko
azpiegiturarekin (gitarra, aho-soinua eta ahotsa) eta 2001ean bat-batean azaldu
ziren arte deus ez genekien haien inguruan. Bluesetik abiatuta era guztietako
eraginek blaitutako errepertorioa erakusten digute
.

TXUS
BLUES

90. urteen hasieratik ari da
“serioski” jotzen, eta Bartzelonako hainbat taldetako kide izan da, besteak
beste, Impàs, La Nau Blues Band, Barri Gòtic, Els Bourbons eta Sweet Little
Band taldeetakoa.  Marrazkilaria ere
bada.

JOSE BLUEFINGER

Oso gazterik hasi zen gitarra
jotzen. Hainbat taldetako kide izan zen eta 30 urte bete baino lehen batek esan
zion Bluesa jotzeko hiru akorde baizik ez zituela ezagutu behar. Bere egingo
zuen estiloa izango zela erabaki zuen! eta bere zerbitzuak izan nahi zituzten
taldeekin jo zuen (Armónica Zumel Blues Band, La Incombustible, Predicador
Ramírez….

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com