Bourbon Church

16 otsaila, 2017

Atlantikoz haraindian daude Barnatánen
musikaren sustraiak, iparramerikar musika tradizioaren jatorrian errotzen dira.
Betikoz markatu du artista hau Santander eta New York hirien artean bizi
izanak, egile honen aurreko hiru diskoetan zehar agerian geratu zen bezala.

Aktore, zuzendari, idazle eta musikari, Jimmy
Barnatán oso ezaguna da aktore gisa ibilbide luzea egina delako eta Alex de la Iglesia, David Monzón,
Gutierrez Aragón, David Trueba eta Santiago Segura bezalako zuzendariekin lan
egina delako. Telebistan eta teatroan egin du lan, hiru film labur zuzendu ditu
eta hiru eleberri idatzi ditu orain arte, “Atlas” (2005),  “New York blues”
(2012) eta “La Chistera de Memphis” (2016).

2015eko udazkenean une oro lagun dituen The Cocooners taldearekin batean, MOTORCLUB lana plazaratuko zuen.
Hizki larriz idatzitako iparramerikar musikaz blaituriko unibertsoa, jazz,
soul, funk, blues eta country musika moldeen topagunea, denak diskoan betiere
presente dagoen rock and rollaren arimaz onduak.

Lan egiazki ongi zainduta, ezin konta ahala
ahogozo eta koloreez osatuta dago MOTORCLUB, eta moldatzeko ikaragarrizko
erraztasuna eta kalitate aparta dituen  The Cocooners bezalako talde batek
baizik ezin zuen akatsgabe interpretatu.

 

 Barnatánek berak idatzitako zortzi gai handik
osatzen dute egile honen laugarren diskoa, eta Sergio González gitarra jotzaile
bikainak lagunduta bikote sortzaile guztiz berezia osatzen dutela esan behar
dugu; aipamen berezia merezi du Barnatánen lan literarioak, hemengo eta hango
istorioak, rock and rollaren istorioak, kontatzen maisua baita. Betiko gai
batek eta gaztelaniaz osatutako rock and roll klasiko batek osatzen dute
errepertorioa.

 

Ezin ukatuzkoa da Jimmyren ahotsaren kalitate
aparta, eta lan honetan duen guztia ematen du ohikoak ez diren mailan eta
soilik gutxi batzuen esku dauden indar, emozio, kolore eta ehundura sorta
handiarekin. Izan ere, ez da kasualitatea diskoko bertsioetako batean, John the
Revelator gai klasikoan, Carlos Tarquek (M-Clan) esku hartu izana zalantzarik
gabe agertokietako bi izar handi hauek eskaintzen duten magiaz beteriko unean.
Era berean, aipagarria da Virginia Labuatek “The Gangster that you need”
gaian  eta Johnnyk Burning talde   hilezinaren “Gau bat zeu gabe” ereserkian
egindako ekarpena.

 

Rock and roll istorioez beteriko lana osatu du
Jimmy Barnatánek, arestian esan bezala hemengo eta hango istorioez betea. Blues
eta bourbon zaporeko hiriko maitasun kontakizun laburrak dira,  goizalde amaigabeak ekartzen dizkigute
gogora, iparramerikar amets urratuen usaina darien alde iluneko istorioak dira,
tabernako barrako maite harremanak, larruzko jakak eta motozikleten orroak,
azken batean. 

 

Jimmy Barnatán Rock and rolla da, baita “Motor
Club” ere, hizki larriz idatzita.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com