Bluesaren grina, gogoa eta indarra
24 azaroa, 2014
Talde-buru Iker
Piris gitarra-jotzaile, abeslari eta konpositoreak, Xabier Barrenetxeak (baxu
elektrikoa) eta Carlos Sagik (bateria-jotzailea) osatutako hirukoteak -bi
gaitan Paul San Martinen pianoaz eta organoaz lagundurik- mahai gainean jartzen
ditu abesti zoragarriez ondutako diskoa egin ahal izateko jakinduria eta
talentua.
The Romanticos taldeak
album osoa, erazkoa eta distiratsua osatu du, zuzeneko emanaldietan grabatua.
Talde bikainak lagundurik, Ikerren abesteko, gitarra jotzeko eta musika
konposatzeko dohain apartak hautemateko egokiera eskaintzen digu albumak.
Albisteak