BONEY FIELD BAND zuzenean

10 urria, 2010

Funkaren aldetik  James Brown and the JB’s, Earth Wind & Fire eta Bootsy Collins artistek izan dute harengan eraginik handiena, eta Jazzaren esparruan Louis Armstrong, Miles Davis eta Clifford Brownek.

1985ean The James Cotton Blues Band taldean jotzen hasi zen, haize multzoaren buru. Bestalde, nazioarteko birak egin ditu artista handiekin batean, tartean Buddy Guy, Junior Wells, AC Reed, Eddie Clearwater, Valerie eta beste batzuekin.

Egun Parisen bizi da, The Bones’ Project musika proiektua burura eramaten. Boney Fields bezalako artista bat agertokian azalduta bermatuta dago ikuskizuna

Tonky de la Peña blues gitarra jotzaile madrildarrak ez du aurkezpenik behar, Espainiako aitzindaria baita blues musika moldean eta bi hamarralditik gora eman baitu haren izen bera duen taldean buru. Curriculum aparta du; hamaika aldiz ipini du gitarraren aurrean duen trebetasuna, Jerry Lee Lewis, Rolling Stones taldeko kide ohi Mick Taylor, Charlie Musselwhite eta Albert Collins bezalako artista handien zerbitzura. Tonky de la Peñaren azken musika proiektua berriki zendu den Buddy Milesekin batera osatu du, Jimi Hendrix eta Santanaren bateria jotzaile eta abeslari ohiarekin batera. 

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com