BOSGARREN HARIA : emaitza berriak (BAP, JOTAKIE, RORY GALLAGHER)

13 abendua, 2006


BAP : Bai, horixe
Bap!! taldearen kantuak entzuteak 80ko eta 90eko hamarkadetako oroitzapen ugari ekartzen dizkigu: bere kontzertu-festa beroak, hardcore mugimendua, fantzineak, irrati libreak, gaztetxeak, okupazioak eta beste hainbat borroka. Euskal Herriko hardcorearen aitzindariak izan dira. Hainbat musika nahasten lehenak. Disko bikainak eta kantu gogoangarriak utzi dizkigute.

JOTAKIE : Urolan pop
Musika indartsua nagusitu zen 80. hamarkadan Euskal Herrian; Rock Radical-aren urteak ziren. Urola aldean, ordea, izan genuen kontrako norantzan saiatu zen talderik: Jotakiek ordurarte euskal musikagintzan berria zen pop-rock musikari heldu zion. Talde garaikideen desberdinak ziren. Bereziak. Modernoak. Desegitean lauzpabost disko utzi zituzten, ibilbide duin baten testigu. Gustatzen zitzaiena eginez bizi nahi izan zuten gazteen istorioa duzue liburu hau. Baina zerbait gehiago ere izan nahi du: Azkoitia eta Azpeitiko rock musikaren jatorrien bilaketa.

RORY GALLAGHER : Kemena eta leialtasuna
Irlandak eman duen artistarik esanguratsuenetako bat da Rory Gallagher. Taste taldearekin lehenik, eta bakarlari gisa geroago, makina bat disko argitaratu zituen. Kementsua eta oldarkorra zen taula gainean, lasaia eta barnerakoia handik kanpo. Garbi zuen bere musikak nolakoa behar zuen izan. The Rolling Stones taldearen eskaintzari ere ezezkoa eman zion. Orokorrean behar beste baloratua izan ez den musikaria da Rory. Bere ibilbidean Euskal Herria bost aldiz bisitatu zuen, kontzertu hunkigarriak eskainiz.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com