CAPSULA: Bidaiak eta argitalpenak

27 otsaila, 2012

BAT

– Talde bilbotarrak bi kontzertu eskaini ditu arrakastasu asteon Kolonbiako hiriburuan, Bogotá-ko (Kolonbia) Festival Centro Jaialdian. http://www.festivalcentro.org/

Baina ez da hau itsasoz haratago egingo duten ekinaldi bakarra.

BI

– Martxoan AEBtara bueltatuko dira. Bertan Austin (Texas)en 13tik 18ra izango den SXSW jaialdian hirugarren aldiz hartuko dute parte.

HIRU

– Bidaia aprobetxatuz taldearen hurrengo diskoa izango dena grabatuko dute, hots, The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars, David Bowieren kantuen interpretazio pertsonala. Lan horretan berriz ere John Agnello izango dute ekoizle. Grabazioa, New Yorken, WaterMusic estudioan burutuko dute. Grabazio leku horretatik musikari andana pasa da, Allman Brothers, Franz Ferdinand, John Cale edo Sonic Youth modukoak. Gaizka Isunza, Audience taldeko kidea ere hurbilduko da grabazioan parte hartzeko.

LAU

– Aurretik taldearen lehen hiru diskoak – ‘Sublime’ (1999), ‘Yudoka’ (2000), ‘Capsula’ (2002) berrargitaratuko dituzte. Horretarako diseinu berriak egin dira. Kantuek, bergrabatu eta  berriro nahastu ondoren soinu gaurkotua hartu dute, Capsularen 2012ko grabazioak irudituz. Gainera argitaratu gabeko gaiak ere izango dira entzungai.  Biniloan eta CDan.

……

Gaztelupeko Hotsak-en eskutik

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com