Rock&rollaren historiako klasiko batean zehar bidaiatuz

14 abendua, 2012

Izan ere, Bowieren diskoaren fan sutsua izateaz gain, aurretik Capsularekin lan egindakoa zen Agnello, hirukotearen orain arteko azken diskoan hain zuzen ere. Austin hiriko South by Southwest jaialdian hirugarren aldiz parte hartzeko egindako bidaia baliatu zuen taldeak, diskoa New Jerseyko Watermusic Studiosen grabatzeko. Hirukoteak hainbat kolaboratzaile gonbidatu zituen estudiora: zuzenekoan lagun izandako Gaizka Insunza eta Josu Urkidiz gain, Ager Insunza (Audience), Ivan Julian lagun zaharra (The Voidoids taldeko kide ohiak The Naked Flame diskoa grabatu zuen Capsularekin), Matt Verta-Ray (Heavy Trash, Speedball), Marta Ruiz eta Fernando Pardo (Sex Museum) eta Chris Cain (We Are Scientists).

Oso une bereziak izango zirela oharturik, diskoaren grabazioa filmatzeko ekipoa ere eraman zuten AEBetara. Irudiekin osaturiko dokumentala datozen hilabeteetan argitaratuko da, baina orain diskoaz goza dezagun, bertan gaur egungo talde zirraragarrienetako bat entzun baitezakegu azken 40 urteotako rock&rollaren mugarri disko bat berrinterpretatzen.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com