CARLES BELDA : Bidaia soinu txikiaren aberrietara
Trikitixak munduan barrena duen presentzia eta sortu diren aldareei errepaso egitea da helburua. Hitzaldiak hiru zati izango ditu: Lehenengoan, informazio orokorra eskainiko du, musika-tresna honek munduan zehar duen presentziari buruz. Bigarrengoan, trikitixak «egindako ibilaldi batzuk» azalduko ditu. «Maleruski, kolonialismoari esker zabaldu zen tresna hau hainbat tokitara». Eta hirugarrengo atalean, bere gogoeta pertsonal batzuk eskainiko ditu.
Galdera batzuk planteiatuz: munduko bazter desberdinetan soinu txikiak bere ibilbidea egin du, baina ba al dakigu nola egokitu den eta zer eragin izan duen bertako gizartean? Nola jotzen da soinua atzerrian? Zer desberdintasun daude lurralde bateko eta besteko jotzeko moduen artean? Nolakoak dira lurralde horietako soinu diatonikoak? Beste batzuen artean, kexka horiek agertzen dira Carles Belda, musikariak bildutako Soinu ttikiketa
Musikariarekin solasaldia egin eta musika entzuteko parada izango da.
Katalunian jaiotakoa da Belda, baina Zugarramurdin bizi da eta bertan euskalduna bihurtu. Hala ere, sarri joan ohi da Kataluniara, «eta Monegroetan etorritako gogoetak» dira datorren astearteko hitzaldiaren funtsa.
Belda, Pomada eta Mesclat bezelako taldeetan aritu ondoren, gaur egun El Belda i el conjunt badabadoc taldeko burua da trikia jotzen eta kantuan.
Herria: Soraluze
Lekua: Zinema aretoan.
Ordua: Arratsaldeko 19:00etan
DOAN
Ekimen hau ZUZEN-ZUZENEAN ekintza paraleloen inguruan kokatzen da
Albisteak